Sariketak 2026-11-26

Haira Aizpurua Ibargaraik eskuratu du 2026ko Errexil sariko txapela 337 puntu eskuratuta. Saratarrak Irati Alcantarilla Urdanpilletarekin egin zuen buruz burukoa, bigarren izan zen urruñarra 319 puntu batuta. Ondoren sailkatu ziren Oihana Arana, Haizea Arana, Xabi Maia eta Eneko Abasolo "Abarkas". Antton Lannes-ek egin zituen gai-emaile lanak eta epaimahaikoa Jon Garmendia "Txuria", Abel Zabala eta Ainhoa Sarasuak osatu zuten. 40 bat entzule izan ziren Urruñako Postako gelan eta maila ederreko saioa eskaini zuten sei bertsolariek. Bertsoaldien hautaketa bat eskura duzue.
EHBT26 2026-11-21
Igotz Alkorta Irastortza