Julio Soto Ezkurdia - Nafarroako Txapelketako finalista
Julio Sotok 12garren finala jokatuko du larunbatean.
Eneko Lazkoz Martinez - Nafarroako Txapelketako finalista
Kontzentrazio mailari eutsi eta jolasera joan nahi luke, final bateko tentsioak uzten duen neurrian. Pertsonalki, aitortu du aitaren galerak markatutako txapelketa dela aurtengoa.
Sarrera Informazioa Bertsoak Bereziak Eneko Lazkoz Martinez - Nafarroako Txapelketako finalista
Eneko Lazkozek Nafarroako Txapelketako bere bederatzigarren finalean kantatuko du larunbatean Nafarroa Arenan. Kontzentrazio mailari eutsi eta jolasera joan nahi luke, final bateko tentsioak uzten duen neurrian.
Joanes Illarregi Marzol - Nafarroako Txapelketako finalista
Leitzarrak badaki zer den Nafarroa Arenan kantatzea Euskal Herriko finalean. Itzultzeak motibazio berezia eragiten dio.
Xabat Illarregi Marzol - Nafarroako Txapelketako finalista
Finalean bere buruari eskatzen diona da bere onena eman ahal izatea. Duela bi urte hirugarren egin zuen buruz burukotik koxka batera. Larunbatean koxka hori gainditu nahiko luke.
Saioa Alkaiza Guallar - Nafarroako Txapelketako finalista
Nafarroako txapeldun ohiak final irekia ikusten du. Kanporaketetan bertsotarako aldartea aurkitzen kosta zaiola adierazi du baina finalera begira gorputzaldi onean ikusten du bere burua Alkaizak. Lehiara eta sorkuntzara doala adierazi du bertsolari iruñarrak.
Eki Mateorena Zozaia - Nafarroako Txapelketako finalista
Leitzarrak uste du finaleko aukera lagungarri gertatuko zaiola bere bertso bidea lantzen jarraitzeko.
Ekhiñe Zapiain Arlegi - Nafarroako finalista
Azken bi urteotan hau kontziente bat egin du Ekhiñek bertsotarako eta plazako jarduna lagungarri gertatu zaiola adierazi du.
Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik
Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria: «Goraldi horrek eman zigun apustu egiteko indarra eta apustu horren erakusle da finala hemen izatea». Zaldiko Maldiko elkartea izango da txapel emailea.
Adimen Artifiziala bertsolaritzan
Adituek hor ikusten dute balizko ekarpen nagusia. Bai hizkuntzari lotutako adimen artifizialari dagokionez (itzultzaile automatikoak, transkribatzaileak... eta beste) eta baita informazio multzo handi bati lotutako adimen artifizialari dagokionez ere.
2023an baino %15 gehiago
150 bertso ekitaldietako bertsoak sareratu ditu 2024an eta 160 bertsolariren bertsoak plazaratu. Informazio edukiei dagokionez, 700 edukitik gora argitaratu ditu.