Heriotzaren urteurrena 2026-11-06
Mende erdiak ez du Xalbadorren oihartzuna isildu. Esan liteke, apika, are handiagoa egin duela. Omenaldi egunean bat-batean hil izana, 1967an jasan behar izan zuen txistualdia eta bertsoz eman zion erantzuna, beste bertsolariengandik bereizten zuen barne gogoetarako joera edo Xabier Letek eskaini zion kantu hilezkorra, asko izan litezke Xalbadorrek gaur arte izan duen oihartzuna azaltzeko arrazoiak. Artxiboetan begiratu eta lau mugarritara ekarri dugu urepeldarraren bertso bidea, ordu laurden pasako ikus-entzunezko honetan.
EHBT26 2026-10-31
Ane Zuazubiskar Iñarra