Banakako formatura itzuliko da berriz Señora. Sei bertsolariko bi kanporaketa eta finala izango ditu: Hendaian eta Zizur Nagusian kanporaketak; Plentzian finala ekainaren 6an. Saio guztiak gaztetxeetan dira.
14-18 urte bitarteko hamar bertsolari gazte ariko dira kantuan Atekabeltz gaztetxean, 18:30etan. Lehen bi sailkatuak Euskal Herriko finalera sailkatuko dira. Apirilaren 24an Gipuzkoako finala jokatuko da Azpeitian.
40 saio jokatuta, zortzi eskualdeetako irabazleak daude final-laurdenetan. Fase honetan elkarren ondoko eskualdeak ariko dira elkarren aurka, apirilaren 17tik aurrera.
Herrialdeetako txapelketetan jokoan zeuden 42 txarteletatik 18 Euskal Herrikoan lehen aldiz kantatuko duten bertsolariek eskuratu dituzte. Ordezko postuan gelditu diren bostak Euskal Herrikoan kantatu gabeak dira. Behin-betiko zerrenda izen-emateak argituko du.
Datua: herrialdeko txapelketatik datozen bertsolarien ordezkaritza % 40 inguru berrituko da. Martxoan argituko da parte hartzeko eskubidea duten bertsolarien zerrenda, Arabako finala jokatzean.
Adituek hor ikusten dute balizko ekarpen nagusia. Bai hizkuntzari lotutako adimen artifizialari dagokionez (itzultzaile automatikoak, transkribatzaileak... eta beste) eta baita informazio multzo handi bati lotutako adimen artifizialari dagokionez ere.