Finala martxoaren 28an, Gasteizen
Duelako bi urtetik, finalistak erdiak dira berriak: Maddi Agirre, Martin Abarrategi eta Unai Anda. Beste hiruak Arabako finaletan eskarmentu handia dute eta Arabako txapel banaren jabe dira: Aroa Arrizubieta (egungo txapelduna), Iñaki Viñaspre eta Peru Abarrategi. Irabazleari txapela Martxoak 3 Elkarteak jarriko dio, poliziak bost langile hil zituen gertakari lazgarri haien 50. urteurrenean.