Bertso agenda 2024-02-09

Hamar bertso ekitalditik gora Inauterietako asteburuan

Hamar bertso ekitalditik gora Inauterietako asteburuan

Inauterietako asteburuan mardul dator bertso agenda eta nahiko berria da hori. Duela gutxi arte ez baitzen apenas saiorik egiten edo oso jakinekoak, Lierniko bertso afaria kasu. Asteburu honetan 11 saio ageri dira Xenpelar Dokumentazio Zentroko agendan: lagunartekoak, libertimenduak eta Arabako Txapelketako saioa.

Gaur, ostirala, Ordizian urteko bertso afari jendetsuenetako bat izango da Tximista sagardotegian: Maddi Aiestaran Iparragirre, Alaia Martin, Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan, Igor Egurenek gaiak jarrita, Emaneurre Taldearen eskutik. Gernika-Lumon bertso poteoan ariko dira Nerea Ibarzabal eta Igor Elortza, 19:30etan Arrien tabernatik hasita. Larzabalen, Marrazkirri erakusketaren irekieran izango dira bertsolariak: Ramuntxo Christy, Joanes Etxebarria, Pettan Prebende, 19:30etan.

Larunbatean, lagunarteko eta libertimenduetako saioak izango dira. Urruñan bertso-bazkaria Berttolin: Nerea Ibarzabal, Maddi Ane Txoperena, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Oihana Teyseyrek gaiak jarrita, Jalgi Urruñaren eskutik. Azkoitian Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin ariko dira Urrategi auzoan bertso-bazkaritan, bertako elkartean. Hazparnen Ihauterietako saioa 17:00etan plazan: Ortzi Idoate, Nahia Sasco, Ttattola Gaztetxearen eskutik.

Larunbatean, Libertimenduak Irisarrin eta Añorgan. Irisarrin goiz partean Amets Arzallus eta Mizel Mateo, 10:30etan. Añorgan, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. 13:00etan ekitaldi nagusia

Igandean, libertimenduak izango dira goiz partean Garazin eta Iruñean. Miren Artetxe eta Maddalen Arzallus ariko dira kantuan Garazin, 11:30etan. Sustrai Colina eta Sarai Robles Iruinkokoan.

Igande arratsaldean, Arabako Txapelketako azken final laurdena:  Martin Abarrategi, Unai Anda, Izar Mendiguren, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta, Oier Azkarragak gaiak jarrita. 17:30etan, Kasinoan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra