Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-02-15

Libertimendua Hitzetik Hortzeran

Peio Berterretxe antzerki zuzendariarekin elkartuko dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Irisarriko eta Pasaiako bertsoaldiak osatuko dute aste honetako programa.

Baxe Nafarroan izango dira aste honetan Hitzetik Hortzerako lagunak, Baigurako Libertimendua lehen eskutik ezagutzeko. Inauteri giroko saioan Peio Berterretxe antzerki zuzendariarekin elkartuko da Mirari Martiarena Irisarrin. Bertan egin baita aurtengo Baigurako Libertimendua.

Libertimenduak desagertuta edo galduta egon ondotik, Antton Lukuk teorizatu zuen Libertitzeaz liburuan eta ondoren berrekuratu zituen bere lizeoko ikasleekin. Donibane Garazi aldean hasi zena, pixkanaka hedatua da, Baxe Nafarroako beste gune batzuetara, Lapurdira eta baita Euskal Herriko beste leku batzuetara ere. Libertimendua prestatzeak eta egiteak Baigurari egiten dion ekarpenaz arituko da Peio Berterretxe, baita figura desberdinez eta kontatzen denari buruz ere.



Antzerkiak, dantzak eta bertsoek osatzen dute libertimendua. Eta bakoitzaren lana eta funtzioa zein den azalduko dizkio Peio Berterretxek Mirariri. Libertimenduak proiektu kolektibo bat baitira eta gai politikoetan kritikotasuna lantzea izaten dute helburu besteak beste.

Libertimenduaz hitz egiteaz gain, Peio Berterretxeren antzerki ibilbideari buruz ere arituko dira. Makean antzerkia egiten hasi zenetik, Frantzian egindako urteez eta gaur egun antzerkiarekin lotuta dituen proiektuez hitz egingo dute.

Irisarri eta Pasaiako bertsoaldiak
Irisarriko Libertimenduko bertsoaldiak izango dira aste honetako programan. Bertan kantuan aritu ziren Amets Arzallus eta Mizel Mateo.


Bestetik, Pasaian Bixi-Bixi Elkarteak antolatutako jaialdiko bertsoaldiak izango dira. Juanba Berasategi aretoan Amaia Agirreren esanetara aritu ziren kantuan Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Oihana Iguaran.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa