Larunbatean izan zen 2024-02-19

Señora Egunak hasi du bidea Soraluzen 160 lagun inguru bilduta

Señora Egunak hasi du bidea Soraluzen 160 lagun inguru  bilduta

Señora Eguna ospatu zen larunbatean Soraluzen 160 lagun inguru bilduta. Bertso poteoa eguerdian, bertso sortak bazkalondoan eta jaialdia jarraian, 15 bertsolarik eta bi gai-jartzailek parte hartuta.

Señora Sariketak azken 3 urteotan egin duen bidearen jarraipen gisa planteatu du antolakuntzak Señora Eguna. Kasu honetan, «sarea sariketaz kanpo ere indartu nahi dugulako» Jone Atsotegi antokakuntza kidearen hitzetan. Jai giroa, ironia eta kritika uztartu ziren bertso jarri eta bat-batekoetan.

Gai abaniko zabala utzi zuen egunak. Alaitz Sarasolak bere herrian, Zaldibian, XVII. mendean kartzelaratuak izan ziren emakumeen ahotsa ekarri zuen. Umorez eta ironiaz joan ziren beste bi sortak hainbat gairen inguruan pintzelada finak eskainiaz. Nerea Ibarzabalek eman zion bertsotan hasiera jaialdiari eta hala bukatu zuen Iparragirrre doinuan: «egin dezagun señorak/objetiboki baloratzea/ezinezko den saio bat».

Bertsoa.eus ere Señora Egunean izan zen larunbatean Soraluzen. Astean zehar berto sorta eta jaialdiko audioak jarriko ditugu sarean eta bideoak datorren astean.

Hemen Señora Egunaren testigantza grafiko bat:

 

 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu