Bertsoa oinarri duen ikuskizun berria 2024-02-21

Itzal(iko) bagina: Zeharkatu gaituena performatzen

Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao Lokatz Loreak sormen taldeko bertsolarien ekimena da. Bertsoa oinarri, egungo jendarte indibidualistari kritika du helburu, kolektiboaren aldarrian. Iraitz Lizarragak zuzendu eta Lanku ekoiztutako proiektua da. Aurrestreinaldia martxoaren 22an, Bilbon, Terminal1n. Estreinaldia apirilaren 13an Berrizen.

Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizun berria dakarte Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarainek, Lokatz Loreak sormen taldeko kideek, Iraitz Lizarragak zuzenduta:  Itzal(iko) bagina: Zeharkatu gaituena performatzen. Bertsoz, bertsotik haratago doazen auziei erantzuna eman nahi die ikuskizunak.

Asmo nagusia, «egungo jendarte indibidualistari kritika egitea da, kolektiboaren aldarrian». Generoaz, familiaz, osasun mentalaz, meritokraziaz… jardungo dira pertsonaiak. «Malgu, ahul eta haragizko aurkeztuko dira fokopean. Bertsoa gidoiaren oinarritzat izan arren, haren estrukturetatik aldentzeko ahalegina egingo da».



Lokatz Loreak sormen taldeak duela bi uda egin zuen haren lehen agerpena, Friki Saioak proiektua aurkeztu zuenean. Jasotako harrera beroaren ondoren, Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko tira komikoak bezalakoetan ibili dira. Orain, gogoz datoz aurretik arakatu gabeko lurretan haien alea uzteko. Antzerkiari bertsotik emateko eta bertsotik antzerkiari.

Aurrestrenaldia martxoaren 22an Loraldia eta estreinaldia apirilean
Itzal(iko) bagina k Loraldian izango du aurrestreinaldia, martxoaren 22an, Terminal1n, 19:30etan. Estrainaldia Berrizen, apirilaren 13an, kultur etxean, 19:30etan. Ondoren, maiatzaren 5ean Amasa-Villabonan Gurea Antzokian, 19:00etan eta maiatzaren 25ean Lemoan, Kotxepin kultur etxean 20:00etan.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu