Arabako Bertsolari txapelketa 2024-02-25

Manex Agirrek irabazi zuen atzo Aramaion Arabako Txapelketako lehenbiziko finalerdia, kultur etxe bete jenderen aurrean. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Eli Zaldua Barquin (Gasteiz), Unai Anda Delika (Ametzaga), Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku), Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio) eta Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio). Ostegunerako sarrera guztiak agortu ziren. 14 bertso puntuagarriak kantatuta honela gelditu zen sailkapena:
Manex Agirre: 372 puntu
Peru Abarrategi: 365.5 puntu
Iñaki Viñaspre: 354 puntu
Unai Anda: 337 puntu
Eli Zaldua: 331.5 puntu
Ekaitz Samaniego: 305 puntu
Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño Zinkunegi aritu zen aurkezle lanetan Aramaion. Bigarren faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana . Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.


Hurrengo saioa, martxoaren 2an izango da Dulantzin, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
Dulantzin azken finalerdia
Arabako Txapelketako azken finalerdia Dulantzi jokatuko da datorren astean, martxoaren 2an, larunbatez. 17:30etan kultur etxean. Bertsotan: Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Paula Amilburu, Xabi Igoa eta Aitor Ugarte.

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28