Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024-02-26
Pandemiak urtebete atzeratuta aurtengo udazkenean jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Udazkena aurretik, ohi bezala, udaberrian sailkapen fasea jokatuko da eta joan den larunbatean egin zen faseko saioen zozketa Amasa-Villabonan. Antolakuntzak aurrerago emango ditu udaberriko fasean parte hartuko duten bertsolari, saioetako data, leku eta gainerako xehetasunen berri.
1991an berriro abiatu eta 2019an azkena
Lau urtez behin jokatzen den herrialdeko txapelketa bakarra da Gipuzkoakoa. Txapelketa Nagusiaren lau urteko zikloaren erdi parean jokatzen da.
60. hamarkadako haien ondoren, 1991an hasi zen berriro Gipuzkoako Txapelketa jokatzen, Bertsozale Elkartearen eskutik. Anjel Mari Peñagarikanok irabazi zuen hura eta Andoni Egaña gelditu zen bigarren. Finalean, 11.000 lagun bildu ziren Belodromoan. 1989ko Txapelketa Nagusiko finalean adinatsu.
1995ean neurriratze ariketa eta erresaka
Aparraldiak ordea, ekarri zuen beste aldekorik ere eta urte aldakorrak etorri ziren Gipuzkoako Txapelketarentzat. 1993ko Txapelketa Nagusiak beste betekada handi bat eman zion Donostiako Belodromoari, 1986tik laugarrena jarraian zazpi urteren barruan. Eta aldaketa etorri zen. 1995ean, plazan aurreko puntan zebiltzan asko ez ziren atera Gipuzkoako Txapelketan. Neurriratze garaia izan zen edo aurreko olatuaren erresaka behar bada. 3.500 laguneko finala izan zen Donostian. Aitor Mendiluze 20 urteko bertsolari gazteak jantzi zuen txapela eta Jexux Mari Irazuk egin zuen bigarren.
Erresakak luze jo zuen eta 1999an ez zen banakako Gipuzkoako Txapelketarik izan. Txapelketa Nagusirako sailkapen fasea jokatu zen eta Herriartekoa txapelketari zabaldu zion bidea.
Gipuzkoako Elkarteak berriro lau urteroko txapelketa zikloa martxan jartzea erabaki zuen eta 2003an ekin zion berrio ere. Erdalgunerako apustua egin eta Irunen jokatu zen finala. Lehenengoz bi emakumezko bertsolarik kantatu zuten Gipuzkoako finalean: Maialen Lujanbiok eta Amaia Agirrek. Lujanbiok jantzi zuen txapela, Jon Martin gaztearekin buruz burukoa jokatuta. 2003koa ere 3.500 lagun buetako finala izan zen. Maialen Lujanbiok geroztik ez du Gipuzkoako Txapelketan parte hartu izan.
2007an Illunebera jauzia
Gipuzkoako Txapelketak Illunerako jauzia eman zuen 2007an. Aitor Mendiluzek jantzi zuen txapela bigarrenez eta Beñat Gaztelumendi gaztea gelditu zen bigarren, udaberriko fasetik hasita. 7.000 lagun inguruko finala izan zen Illunbekoa. Geroztik, neurri horri eutsi dio Gipuzkoako Txapelketak. Aitor Mendiluzeren azken parte hartzea izan zen 2007koa.
2011ean Aitor Sarriegik jantzi zuen txapela Illunben eta Beñat Gaztelumendi gelditu zen bigarren. Edizio horretan Sarriegik esan zion agur Gipuzkoakoari.
2015ean añorgarra bera gailendu zen Alaia Martinekin buruz burukoa jokatuta.
2019an final parekidea lehenengoz
Duela 5 urte jokatu zen azken Gipuzkoako Txapelketa, 2019an. Lehenengoz final parekidea izan zen Illunbeko oholtzan. Gaztelumendik bere bigarren txapela jantzi zuen Illunben, Agin Labururekin buruz burukoa jokatuta. Beste sei finalistak: Ane Labaka, Alaia Martin, Beñat Lizaso, Oihana Iguaran, Jon Maia eta Nerea Elustondo.
Beñat Gaztelumendik, beraz, 16 urte pasako bidea darama Gipuzkoako buruz burukoan. 2007an igo zuen koxka hori eta hor dirau: lau ediziotan bi aldiz txapeldun eta beste bitan bigarren.
Egutegiari jarraiki, 2022an egokitzen zen hurrengo Gipuzkoako Txapelketa. Pandemiak, ordea, urtebete atzerarazi zuen Txapelketa ziklo osoa eta ondorioz, 2023an behar zuena 2024an jokatuko da.
Belaunaldi berria
Lau urtez behingo maiztasunak errazago bisualizatzen du belaunaldi berriaren etorrera. Bost urteko koxkak, are eta gehiago. Gaur egunean plazan dabiltzan bertsolari gazte asko dira Gipuzkoako Txapelketan inoiz kantatu gabeak eta horiek denak gozatzeko aukera izango da udaberriko fasetik hasita.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24