Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin

Gasteiztarrak jantziko dio txapela 2024ko Arabako Txapeldunari, eta bera izango da aste honetako Hitzteik Hortzerako protagonista. Larunbatean, 21:00etan, ETB1n.

Xabier Ricok jarriko dio aurten txapela Arabako txapeldunari eta bera izango da Hitzetik Hortzerako gonbidatua aste honetan. Xabier Rico gasteiztarra ezinbesteko pertsona izan da Gasteizko eta Arabako bertsogintzan. Aritu baita eragile, antolatzaile, bertso irakasle, biltzaile eta baita ikerlari ere.

Gaztetan euskaldundu zen Xabier Rico eta 1981ean UEUren Baionako ikastaroetan hurbildu zen bertsolaritzara. Bertan Xabier Amuriza ezagutu eta giroa ikusita Gasteizen bertso eskola sortzeko asmoarekin itzuli ziren. Ordutik ez da eten bertsolaritzarekin izan duen lotura eta urte guzti hauetan egin duen lana aitortzeko eta eskertzeko eman nahi dio Arabako Bertsozale Elkarteak txapeldunari txapela jartzeko aukera.

Gasteizko euskal giroaz eta bertso giroaz hitz egingo dute Xabier Rico eta Mirari Martiarenak. Baita martxoaren 16an bukatuko den Arabako txapelketari buruz ere.

Dulantziko finalerdia eta Bertsoaroko saio futurista
Arabako bigarren finalerdia egin zen Dulantzin. Bertan aritu ziren kantuan Aroa Arrizubieta, Izar Mendiguren, Paula Amilburu, Asier Otamendi, Xabi Igoa eta Aitor Ugarte. Asier Otamendik irabazi zuen saioa eta finalean zuzenean abesteko txartela. Lierni Altunak egin zituen gai-jartzaile lanak.



Bertsoaroko azken aurreko saioko bertsoaldiak ere eskainiko dizkizuegu aste honetako programan. Saio futurista izenburupean eta Maite Berriozabal gai-jartzaile, bertsotan aritu ziren Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza.

Hitzetik Hortzera, larunbtean 21:00etan ETB1n.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»