Arabako bertsolari txapelketa 2024 2024-03-08

Xabier Ricok jarriko dio txapela Arabako irabazleari

Xabier Ricok jarriko dio txapela Arabako irabazleari
Arabako txapelketa hasi zela 40 urte betetzen diren honetan, edizio hartan kantatu zuen bertsolarietako bat da Xabi. 80ko hamarkadan Arabako lehen bertso eskolen sortzaile eta bultzaltzaile.

Arabako Bertsolari Txapelketak XVI. edizioa jokatzen duen honetan, 40 urte pasa dira lehena jokatu zenetik. Lehen txapelketa eta gero etenaldia izan zen eta 1990etik 2001era bitartean  Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso Sariketa izan zen Arabako bertsolarien indarrak urtero neurtzeko plaza. 2002an berriz ere Arabako Bertsolari txapelketa bezala jardun zuen ekimenak, urtero 2009ra artean. Orduan erabaki baitzen, gaurdaino, bi urtetik behin heltzea lehiari.

Arabako Bertsozale Elkarteak orain 40 urte txapelketako plazari hasiera eman zion Xabi Rico Iturriotzi aitortza egin nahi dio eta eskerrak eman egindako ibilbide eta lanagatik.

Euskara etxean jaso ez baduen ere 26 urterekin euskaldundu zen eta 1981ean sortu zion bertsoak zirrara, Xabier Amurizaren gidaritzapean UEUko bertsolaritza ikastaroan parte hartu zuenean. Ikastarotik bueltan arabar gazte talde batek Abel Enbeitaren atera jo zuten bertsotan ikasteko asmoz.

1982an Abel Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana, Patxi Aizpurua eta beste batzuekin batera Gasteizko Bertso Eskola sortu zuten. 1980-1990 urteen bueltan, hamarkada oso bat eman zuen bertso eskolako irakasle modura eta Arabako hainbat sariketa eta txapelketetan parte hartu du bertsolari gisa gehien bat, baina baita epaile, gai jartzaile, biltzaile edota antolatzaile gisara ere.

Martxoaren 16an jokatuko den finalean, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako irabazleari, Xabi Rico Iturriotzek jantziko dio txapela. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu