Printzipal Antzokian, 17:30etan 2024-03-13

Arabako Txapelketako finala larunbatean Gasteizen

Arabako Txapelketako finala larunbatean Gasteizen
Peru Abarrategi (egungo txapelduna), Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi ariko dira kantuan, Oier Suarezek gaiak aurkeztuta.

XVI. Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbatean Gasteizen, Printzipal Antzokian. Peru Abarrategi (egungo txapelduna), Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi ariko dira kantuan, Oier Suarezek gaiak aurkeztuta. Txapeldunari Xabier Ricok jantziko dio Txapela, duela 40 urteko mugimenduaren ordezkari gisa.

Gaztetasuna eta eskarmentua uztartuko ditu Arabako finalak baina esperientziak presentzia handiagoa izango du. Sei finalistak dira lehendik ere Arabako finalean kantatuak, eta seitik lau Arabako txapeldun izanak: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi.

Aroa Arrizubieta eta Asier Otamendi dira duela bi urteko finalean kantatu ez zutenak. Biek ere ez zuten txapelketan parte hartu. Beste lau bertsolariak Europa Jauregian izan ziren duela urtebete.

Txapelketan zehar sei bertsolariak ibili dira goiko puntan momenturen batean: Arrizubietak, Viñasprek, Otamendik, Agirrek eta Abarrategik final laurden edo finalerdi bana irabazi dute. Amilburuk bigarren egin zuen Dulantziko azken finalerdian. Beraz, txapelera begira ere irekitasun handia aurreikusi daiteke.

Publiko aldetik oso harrera beroa
2024ko Arabako Txapelketaren ezaugarri nagusietako da lehenengo saiotik izan duen jarraipen zabala. Saio guztietan aretoak bete edo ia bete egin dira eta horrek arnas berezia eman dio txapelketari.

Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian
Finalerako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza