Bertsolamintza gogoeta saioa gaur Bilbon 2024-03-14
Bertsolamintza gogoeta jardunaldiko bigarren saioa izango da gaur Bilbon. Bi hitzaldi izangod dira. Lehenik, Jexux Mari Irazu Libreko bertsogintzaren kokapena, aukerak eta mugak aletuko ditu: «Txapelketak eta jaialdiek ardaztutako bertsolaritza aldi luze honetan, behar bada, plazan bertso gehienak librean kantatzen dira oraindik ere. Libreko formatuaz baino libreko jardunaz ari naiz. Erabat librekoa edo hortik gertukoa. Saioen hirutik bat librekoak dira eta ia hirutik bi lagunartekoak batuta, non libreko jardunak presentzia handia duen. Lanketa honetan bertsogintza modu honen kokapena, presentzia, aukerak eta mugak aletuko ditut».
Ondoren Onintza Enbeitak Boteren harremanen inguruan gogoetatuko du: Botere harremanak: Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean
«Bertsolariak plazaz plaza egiten duen bidean hiru osagaik elkar eragiten dute etengabe: bertsolariak, bertsokideek eta publikoak. Hiruren artean botere-harremanak sortzen dira; bertsolaritza ez dago horretatik salbu. Jakina, bertsolariaren itzalak eta generoak eragina dute harreman horien sorkuntzan, baita ere bertsolariaren sorkuntzari ematen zaion garrantzian.
Generoaren eraikuntzaz eta eraginaz asko hitz egiten dugun arren, bertsolariaren itzalaren eraikuntza ere ez da ausazkoa. Zerk autorizatzen eta desautorizatzen du bertsolaria? Harremanak modu horizontalagoan eraiki nahi baditugu, deseraiki egin beharko dugu itzala orain arte ulertu dugun moduan».
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24