Puntua jarrita 2024-03-21

«Bertsoak efimerotasunaren eta eternitatearen arteko lehia eteten du»

«Bertsoak efimerotasunaren eta eternitatearen arteko lehia eteten du»

Xabier Bilbao Gorostidi

Gogoan dut lehenengoz Xalbadorren berri izan nuen eguna. Oraindik gogoratzen dut Lazkao txiki ispiluaren aurrean «azal tximurtzen». Eta oraindino akordatzen naiz Egañak zure irrifarra dela inporta zaidan bakarra esan zuenean. Oroitzapen guzti horiek nire barruan daude eta gogoan dena beti dago bizirik.  

Albotik begira eta miresmen osoarekin bizi izan dut beti bertsolaritza, eta, horregatik, ez naiz ausartzen nik egiten dudana horrekin konparatzera.  

Txikitatik ordu asko pasa izan ditut bertsoak entzun, aztertu eta barrutik errepikatzen. Behin eta berriro miresten. 

Bertso batzuk barrea eragin didate eta beste hainbatek negarra. Bertso asko ez ditut ulertu eta gutxi batzuk biziaren beste alderdi bat erakutsi didate. Batzuk barruak hustu dizkidate eta beste batzuk tximeletak sentiarazi tripetan. 

Bertsoak bizia sor dezake bertsoa bizirik dagoelako eta nik ere bera bizi dut. 

 

Bertsoak efimerotasunaren eta eternitatearen arteko lehia eteten du, elkarrekin dantzan jartzen ditu. Behin entzundako hitzak gure barrenean betirako gorde ditzakegun hazi bihur ditzake. 

Nahi baino gehiagotan entzun izan zaitut gure artean ez daudenei abesten, eta hona hemen nire galdera, Mikel:

Nolakoa da edo zer sentitzen da gaur egun memorian bakarrik bizirik daudenei bertsoak botatzerakoan?

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu