Larunbatean 21:00etan ETB1n. 2024-03-26

Hitzetik Hortzerako azken programa larunbatean

Jon Martin izango da gonbidatua eta Xabier Lete izango du hizketagai. Bilboko eta Andoaingo jaialdiak izango dira larunbatean 21:00etan ETB1n.

Hitzetik Hortzerak asteburu honetan amaituko du 2023-2024. Jon Martin bertsolari eta ikertzailea elkarrizketatuko Mirari Martiarenak. 80 urte beteko dira apiriletan Xabier Lete abeslari, poeta, idazle eta bertsolari oiartzuarra jaio zela, eta urteurren horrekin bat egin du Jon Martinek argitaratu berri duen liburuak. Xabier Lete: Bertsorik sakonena.

Umetatik entzun izan ditu etxean Xabier Leteren abestiak Jon Martinek eta psikodidaktika masterrean bihurtu zitzaion herrikidea ikergai. Bertsolaritzarekin lotura duten Leteren 40 abesti aztertu ditu eta topatu dituen Lete desberdinei buruz arituko dira.


Xabier Lete: Bertsorik sakonena liburuan Leteren haurtzaroa eta garaiko testuingurua ere bildu ditu Jon Martinek. Leteren obra ulertzeko ezinbestekoak iruditu baitzaizkio eta horretarako izan du Arantxa Lete, Xabierren arrebaren laguntza.

Bertsolaritzarekin Xabier Letek zuen harremanari buruz eta bertsolaritzari egindako ekarpenari buruz ere hitz egingo dute elkarrizketan. Eta programa bukatzeko Xabier Leteren Seaska kanta abestuko du Jon Martinek, Endika Loiola musikariak lagunduta.

Bilbo eta Andoiango jaialdiak
Denboraldiko azken programan ez da bertsorik faltako Bilboko Deustu auzoko jaialdia eta Andoiangoek osatuko baitute programa. Deustun festetan antolatutako saioan Aner Euzkitze, Oihana Bartra, Maialen Lujanbio eta Ander Anakabek kantatu zuten. Maite Berriozabal aritu zen gai-jartzaile.


Andoainen Sahararen aldeko bertso jaialdia egin zuten eta bertsotan Maddi Etxeberriaren esanetara aritu ziren Amets Arzallus, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Lierni Rekondo.

Gogoratu, Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1n.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa