Gaur hasiko da solasaldi batekin 2024-04-10

Egitarau zabala Altzako Bertso Aroan

Egitarau zabala Altzako Bertso Aroan
Gaur hasiko da solasaldi batekin. Larunbatean bertso bazkaria izango da Andoni Egaña eta Aner Euzkitzerekin. Udaberrian eta udazkenean izango dira gainerako ekitaldiak.

XXIV. Bertso Aroa hasiko da gaur Altzan Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkartearen eskutik. Gaur arratsaldean Aitor Odriozola Zubillaga kazetari eta euskara irakasleak gidatutako bertsoei buruzko solasaldia izango da lehen ekitaldia. Gaur, 19:00etan, Altzania elkartean.

Larunbatean, bertso bazkaria egingo dute Altzatarrak elkartean, Andoni Egaña eta Aner Peritz bertsolariekin; Joseba Alkiza izango da gai jartzailea.

Maiatzean eta ekainean izango dira hurrengo bi saioak. Lehenik, maiatzaren 3an, 19:30ean, bertso poteoa egingo dute, Altzako Udaletxe zaharretik abiatuta. Auzoko bertso eskolako bertsolariak arituko dira bertsotan, trikitilarien laguntzarekin.

Ekainaren 2an, Txirrita Altzan hil zen bezperako egunean, jaialdia izango da, Harria parkean: Oihana Arana, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Xabier Galletebeitia, Ainhoa Urienek gaiak jarrita.

Udazkenean itzuliko da Bertso Aroa Altzara. Urriaren 4an, 19:00etan, bertso musikatuen jaialdia Tomasene Kultur Etxean: Josune Aramendi, Agin Laburu, Julio Soto eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Ixaki Arruti eta Gari Otamendi musikarien doinuetara arituko dira, eta Amaia Agirre izango da gai jartzailea.

Azkenik, bertso bazkari batekin amaituko dute XXIV. Bertso Aroa, Altzania elkartean, azaroaren 2an (14:00etan). Ekhiñe Zapiain eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, eta Aitor Odriozola izango da gai jartzailea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu