Bertso hamabostaldia Donostian 2024-04-17

Ostiralean hasiko da Bilintxen Menda bertso hamabostaldia Donostian, txapeldunen saioarekin

Ostiralean hasiko da Bilintxen Menda bertso hamabostaldia Donostian, txapeldunen saioarekin

Ostiralean hasiko da Donostian Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioa txapeldunen jaialdiarekin. Imanol Larzabal aretoan da eta sarrerak agortuta daude joan den astetik. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso ariko dira kantuan, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita. Bertsoa.eus ekitaldian izango da bertsoaldi onenak sareko plazara ekartzeko.

Txapeldunen jaialdiarekin batean, beste hiru ekitaldi izango dira Bilintxen Menda bertso hamabostaldian: 1935-1967ko txapelketetako antologia kantatua eta ispilu jokoa gaur egungo ikuspetitik, gai-jartzailetzaren inguruko mahai ingurua eta Jon Sarasuaren hitzaldia Txapelketako edukien inguruan.

Ekimen honen bidez «Donostiak historikoki bertso-plaza gisa izan duen garrantzia aldarrikatuko da, baita bertsozaleei gozatzeko paradak eskaini ere eta bertsogintzaren zenbait erpini buruzko gogoetak egin» antolakuntzaren hitzetan. Donostia Kultura, Donostiako Udala eta San Telmo museoaren artean antolatu dute ekimena.

Datozen bi asteetako ekitaldiak

Apirilaren 24an, Jon Sarasuaren hitzaldia.
Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik
Aurkezlea: Xabier Euzkitze.
19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxean. Sarrera librea aretoa bete arte.


Apirilaren 28an, Bertsolari Txapelketen antologia kantatua

1935-1967 bitartean jokatutako bost Txapelketa Nagusietako antologia kantatua eskainiko dute, hitzaldi musikatu formatuan. Emanaldi honetan «garai bakoitzean kantatzen zenaren eta gaur egun kantatuko litzatekeenaren arteko ispilu-joko bat osatuko dute» Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze bertsolariek, Gari Otamendi eta Ixak Arrutiren musikak lagunduta. Aizpea Goenaga arituko da aurkezle lanean.
Hitzaldi musikatua. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze.
Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti. Aurkezlea: Aizpea Goenaga.
19:00etan, Antzoki Zaharrean. 5 €.


Maiatzaren 2an, gai-jartzailetzaren bilakaera
Mahai-ingurua. Solasean: Joxemari Iriondo, Laxaro Azkune eta Maite Berriozabal.
Bideratzaile: Xabier Euzkitze.
19:00etan, San Telmo Museoan. Sarrera librea aretoa bete arte.



 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri