Finalaurrekoak eta finala maiatzaren 25ean Arrigorriagan 2024-05-14

Taldekako Txapelketak iritsi da azken txanpara eta maiatzaren 25ean jokatuko dira finalaurrekoak eta finala Arrigorrian. Arratsaldean finalaurrekoan eta gauean finala. Martxoaren 15a eta maiatzaren 3a bitartean zortzi kanporaketa jokatu dira, eta kanporaketa bakoitzeko talde irabazleak finalaurrekoetan kantatzeko aukera irabazi du, horrez gain, finalaurrekoetan parte hartuko duen bederatzigarren taldea zozketaz erabaki da, aurreikusita bezala.

Egun handia Arrigorriagan izango da maiatzaren 25ean. Arratsaldean zehar hiru taldez osatutako hiru finalaurreko jokatuko dira, eta saio bakoitzeko irabazlea gauean jokatuko den finalera sailkatuko da.
Honela gelditu dira finalaurrekoak:
1. finalaurrekoa, 16:00etan Arrigorriagako eskolan:
Pirata bertso-taldea
Troiako zaldia
Zapatilapeko txikliek
2. finalaurrekoa, 17:30ean Arrigorriagako kaleetan:
LauBuru
LeartiBai+
Zornotzako Bertso Oskola
3. finalaurrekoa, 19:00etan Arrigorriagako kaleetan:
Durangalduek
Far West
Taket
Finala, 22:00etan izango da Elizondo jatetxean.
Finalaurreko bakoitzeko talde irabazleek kantatuko dute finalean.

Egun osoko jaia
Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolaritzaren egun osoko jaia izango da Arrigorriagan, goizean Bizkaiko eskolarteko finalak jokatuko baitira.
10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da Arrigorriagako eskolan. Bertan, 200 ume eta gaztetxo inguru batuko dira, eta adinaren arabera, 6 mailatan lehiatuko dira. Ostean, 11:30ean bat-bateko txapelketaren finala izango da.
Bazkari txartelak, 12€-ren truke, bertsosarrerak.eus atarian.
Eguerdian, eskolartekoa eta taldekakoa batuz, bazkaria egingo da, 14:30ean, paella erraldoia egingo da eskolako patioan bertan.
Taldekako saio batetik besterako tarteak alaitzeko, gainera, Ein GO taldea izango dugu lagun.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28