1.000 euroko sari nagusia 2024-05-24
Eusebio Mugerza Mendaro Txirristaka bertsolariaren omenezko Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Mendaron, haren jaiotzaren 150. urteurrenean, In Leike Elkartea eta Mendaroko Udalaren arteko lankidetzan. Lehen edizio honetan, antolakuntzak gai orokor bat jarri du Alkate izan nahi nuke,Txirristakaren Quisiera ser alcalde sortaren omenez.
Lanak ume, gazte eta helduen kategorian
Txirristaka Bertsopaper Sariketan hiru kategoriatan aurkeztu litezke lanak: 14 urtez beherakoa, 14-18 artekoa eta 18tik gorakoak. Lotura honetan daude parte hartzeko oinarriak. Lanak bidaltzeko epea maiatzaren 31ean amaituko da.
Lehen ere egin izan zen sariketa
Eusebio Mugerza Mendaro Txirristaka Bertsopaper Sariketa ez da berria berez, joan den mendeko 70. hamarkadan ere egin baitzen. Xalbadorrek irabazi zuen hiru aldiz. Aurten Mendaroko bertso-jartzailearen eta saltzailearen omenez berriro abian jarri dute lehiaketa.
Bertso jartzaile eta saltzailea
Eusebio Mugerza Mendaro Txirristaka bertso-jartzailea eta saltzailea izan zen, herrietan bertso paperak kantatu eta saltzen zituena. Antonio Zavala bere lana jasota dauka Auspoa Sailean eskainitako liburuan.
Saribanaketa ekitaldia eta bertso jarri emanaldia
Mendaroko In Leike Elkarteak Eusebio Mugerza Mendaro Txirristaka bertsolariaren bizitza eta lana zabaltzeko ekimen gehiago ere antolatu ditu. Bertsopaper lehiaketaren saribanaketan bertso emanaldi berezia egingo dute Andoni Egañak eta Beñat Gaztelumendik Txirristakak bertso paperak kantatzen antzeztuz. Andoni Egañak bertsolariaren inguruko liburu bat moldatzen ari da eta neguan bertso jarri emanaldia egingo dute.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24