Larunbatean jokatu ziren finalaurrekoak eta finala 2024-05-27
Busturialdeko LauBuru taldeak eraman du aurtengo Bizkaiko Taldekakoaren IV. edizioa larunbat gauean Arrigorriagan. Zapatilapeko txikliek eta Taket izan zituzten kantukide Elizondo jatetxean.
Martxoan 16 talderekin hasi eta, kanporaketa fasea jokatu ondoren, finalaurrekoak eta finala egun berean jokatu ziren larunbat arratsaldean eta gauean.
Finalaurrekoetan denera bederatzi talde aritu ziren kantuan. Hiruna taldeko hiru finalaurreko jokatu eta saio bakoitzeko irabazleak sailkatu ziren finalerako.
Goizean Eskolartekoa jokatuta, talde bazkaria izan zen Arrigorriagako eskolan eta hor jokatu zuten lehenengo finalaurrekoa: Pirata bertso taldea, Troiako zaldia eta Zapatilapeko txikliek taldeak aritu ziren kantuan eta Busturialdeko Zapatilapeko txikliek erantsi ziren finalera.
Bigarren finalaurrekoan Zornotzako Bertso Oskola, herriko Estropozu taldea eta Busturialdeko LauBuru taldeak aritu ziren. LauBuru taldeak abiatu zuen txapelerako bidea.
Azkenengo finalaurrekoan, Mungialdeko Taket taldea, Durangaldeko Durangalduek taldea eta Enkarterri, Ezkerraldea eta Meatzaldeko bertsolariak batzen dituen Far West taldea aritu ziren. Kasu honetan Mungialdekoek lortu zuten sailkapena.
Finala, Elizondo jatetxean jokatu zen, beraz, hiru irabazleen artean: Zapatilapeko txikliek, LauBuru eta Taket taldeen artean. Umore giroan joan zen saioa eta Aitor Etxebarriazarraga, Mikel Retolaza, Eneko Aldana, Asier Galarza, Jon Arano, Alain Cuberok ostatutako LauBuru taldea gertatu zen irabazle. Finaleko gai-jartzaileak Idoia Anzorandia eta Beñat Vidal izan ziren.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24