Emakumeen haria ekitaldia Amasa-Villabonan 2024-06-12

"Eskuen memoria bertsotan ari da"

Emakumeen haria ekitaldiaren baitan horma irudia egin dute Amasa-Villabonan Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko egoitza den Subijana Etxean eta Maialen Lujanbiok bertsoa egin du, ohial fabrikako emakumeen eta bertsolaren arteko loturaz, besteak beste. Amaia Agirrek jarri zion ahotsa ekitaldian. Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok egin dute horma-irudia.

Historiaren fardotik
soltatu ta tira
hamar lerro hitzezko
hamar metxa dira
lerrotik errimara
metxatik harira
kanillatatik pasa
ta ahotsa argira...
Eskuen memoria
bertsotan ari da

Subijana Etxea, oihal fabrika 1880tik 1960 bitartean
Bertsozale Elkarteak egun duen egoitza oihal fabrika izan zen 1880tik 1960ra eta Villabonako eta eskualdeko langile asko aritzen ziren bertan, horietatik asko emakumeak. Fanny Alonsok Kotoiaren emakumeak proiektuan Andoain, Villabona eta Bergarako oihal fabriken berri jaso zuen, erakusketak osatuz. Alonsok Subijanako oihal fabrikan langile izandako 18 emakume elkarrizketatu zituen, iraganeko testigantzak jasoz.  

Lantegi horretan emakumeek egindako lana ez ezik, Amasa-Villabonako Udalak bertsolaritzan ere emakumeek egindako lana nabarmendu eta eskertu du.

Emakumezko bertsolariak lantegietan bertsotan
Datu historikoek erakusten dutenez, oihal fabriketako emakumeak eta bertsolaritzako emakumeak lotzen zituen haria sendoa zen gainera, Subijana fabrika martxan egon zen garaian: izan ere, oihal fabrikatan bertsotan aritzen ziren, emakume langile bertsolariak, Aña Etxegarai eta Joxepa Antoni Aranbarri Xenpelar kasu.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»