In Leike kultur taldearen eskutik Mendaron 2024-06-20

Mendaro Txirristaka bertso-jartzaile eta saltzailearen errepresentazioa

Mendaro Txirristaka bertso-jartzaile eta saltzailearen errepresentazioa
Eusebio Mugertza Txirristaka bertsolariaren jaiotzaren 150. urtemugaren harira antolatu dute. Udazkenean, bertso-jarri emanaldia egingo dute.

In Leike kultur elkartearen ekimenez Eusebio Mugerza Mendaro Txirristaka bertso-jartzailea eta saltzailea gogoratzeko hainbat ekimen ari dira egiten haren jaiotzaren 150. urteurrenean. Bere bizibidearen zati bat bertsoak jarri eta saltzetik atera zuen Txirristakak.


Horren harira, saio ibiltaria antolatu zuten Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Txirristakaren bertso-sortak kantatzen eta bat-bateko lanean jardun ziren bi bertsolariak, txandaka. Azpilgoetan hasi zuten saio-ibiltaria. Gabardina, txapela, eta bertso-paperez betetako maletatxoa hartuta agertu zen Andoni Egaña, Txirristakaren paperean. Maletatik bertso-sortak atera, entzuleei banatu eta maletara bertara igota jardun zen Egaña, bere sasoian Txirristakak egin ohi zuen modura, baina ezberdintasun batekin: bertso-paperak saldu ordez, banatu egin zituela. Txirristakak bere buruari jarritako Konfesio jenerala bertso-sorta kantatu zuen Egañak, eta ondoren, bat-bateko lanari ekin zioten Gaztelumendik eta biek.


Gaur egundik erantzun zien Gaztelumendik Egañak kantatutako Txirristakaren bertsoei, ispilu jokoa eginez. Azpilgoetatik Herriko Enparantzara egin zuten gero, eta han, Gaztelumendik bete zuen ordura arte Egañak betetako papera.


Herriko Enparantzatik Mendarozabalerantz egin zuten gero, eta iluntzeko saio bereziena Txirristaka tabernan osatu zuten bertsolariek. Angel Loiartek eta Juanjo Loiolak duela 41 urte zabaldu zuten taberna eta Mendarok izan zuen bertsolari ezagunenaren izena eman zioten negozioari. Hain justu ere, horixe gai hartuta aritu ziren bi bertsolariak, umoretik, eta gogotik gozatu zuten entzuleek.

(Argazkiak: Barren aldizkaria)

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza