Apotzagan, irailaren 5ean, 18:30etan 2024-08-29

Duela 50 urte umeen bertso eskolak sortu ziren kabian aurkeztuko da Gipuzkoako Txapelketa

Duela 50 urte umeen bertso eskolak sortu ziren kabian  aurkeztuko da Gipuzkoako Txapelketa
Bertan izango dira, besteak beste, bertsolariak, epaileak, gai-jartzaileak.

Duela mende erdi bat jarri ziren martxan umeen bertso eskolak Leintz bailaran, Almen Ikastolako guraso bertsozale talde baten eskutik. Eskolaz kanpo, Eskoriatzako Apotzaga auzoko elkartean biltzen ziren eta Eskolartekoan gailendu zen lehen belaunaldia izan ziren: Jon Sarasua, Arantzazu Loidi, Aitor Sarasua...



Berrogeita hamar urteren buruan, hortxe aurkeztuko da datorren ostegunean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa orduko lanaren eta bidearen aitortzan. Umeen bertso-eskolen sorreraren urteurrena dela eta, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea hainbat ekitaldi Leintz bailaran antolatu ditu aurten: Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna eta Gelatik Plazarako finalak, kasu.

Gipuzkoako Txapelketako aurkezpen ekitaldia 18:30etan izango da eta bertan izango dira txapelketan kantatuko duten bertsolariak, eta baita epaile eta gai-jartzaileak ere, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko ordezkariekin batean. Almen bertso-eskolan ibilitakoak ere hantxe izango dira eta Debagoinako bertso-eskolako haurrak saioa egingo dute.

Urretxun hasiko da, irailaren 14an
Gipuzkoako Txapelketako udazkeneko fasea irailaren 14an hasiko da Urretxun eta Donostian jokatuko da finala abenduaren 14an, larunbatez, Illunben. Lau fase izango ditu: final-zortzirenak, final laurdenak, finalaurreak eta finala. Irailean hasiko den fase honetan udaberritik sailkatutakoek kantatuko dute eta aurreko finalistak final-laurdenetan sartuko dira, urriaren 19tik aurrera. Finalerdiak, azaroaren 17, 24 eta abenduaren 1ean izango dira, Oiartzun, Zarautz eta Arrasaten, hurrenez hurren.

Sarrerak salgai www.bertsozale.eus
Txapelketako saio guztietako sarrerak, finalekoak barne, salgai daude Bertsozale Elkartearen www.bertsosarrerak.eus gunenan.

 

Albiste gehiago

Ekhiñe Zapiain Arlegi - Bortzirietako bertso eskolako kidea 2025-01-21

«Bertso Eguna Lesakan egitea aitortza moduko bat izan da guretzat»

6.500 lagun Finalean 2024-12-14

Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun

Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06

Elixabet Etxandi irabazle Baxe Nafarroako lehen Kopla Topelketa arrakastatsuan

Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-12-06

Almen bertso-eskolaren 50. urteurrena Hitzetik Hortzeran

Lanarteak plazaratuta Euskararen Egunaren harira 2024-12-03

Euskararen larrialdiari koplak