Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-09-19

Hitzetik Hortzeran Arrate eta Donostiako bertsoak eta Olatz Salvador musikaria

Hitzetik Hortzerak Olatz Salvador musikaria elkarrizketatuko du larunbat honetan, eta Donostia eta Arrateko bertsoak eskainiko ditu. Olatz Salvadorrek hirugarren lana argitaratuko du irailaren 25ean eta bertsolariek ere izango dute euren lekua disko berrian, aurreko lanetan bezala oraingoan ere bidelagun izan baititu. Olatz Salvadorrek tarteka bertsolari desberdinengana jotzen du abestien hitzak sortzeko. Adibidez, ezagunak dira Ane Labaka, Alaia Martin edo Leire Vargas eta Oihana Aranarekin sortutako abestiak. Uda aurretik argitaratu zituen lan disko berria osatzen dituzten hiru abesti: Basan, Gerorik balego eta Azken eguzki printzak. Olatzen zaleak kantu berrien zain daude eta bera ere gogoz dago egindako lana erakusteko.



Lan berriaz, sortze prozesuaz eta bertsolaritzaz hitz egiteaz gain, musikaren panoraman emakumeen presentziaz ere arituko dira hizketan Olatz Salvador eta Mirari Martiarena.

Bertsozale gaztetxoak
Txikitik handira bertsozale gaztetxoek egindako atala ere izango da aste honetako Hitzetik Hortzeran. Euskal Herriko bost bertso-eskoletako gaztetxoei bertsolaritzari buruzko galderak egin zaizkie, eta euren hausnarketak eta erantzunak ikusi ahal izango dira. Agurain, Antsoain, Aizarnazabal, Itsasu eta Zornotzako gaztetxoek hartu dute parte.

Donostia eta Eibarko bertsoaldiak

Donostia 1813: Herri memoria kantuan bertso saio musikatua egin zen Donostiako Plaza Berrian. Kantuan aritu ziren Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran bertsolariak. Unai Gaztelumendik jarri zituen gaiak eta Iker Lauroba eta Beñat Antxustegi musikatu zituzten bertsoak.



Eibarren, Arrate Egunaren bezperan urteroko bertso afaria izan zen. Jon Mikel Mujikak gidatu zuen saioa eta kantuan aritu ziren Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Nerea Ibarzabal.

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en, Mirari Martiarenak aurkeztuta.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa