Nafarroako Bardoak 2024-09-24

Lau saio eta 150 entzule inguru Bardoetako bigarren asteburuan

Lau saio eta 150 entzule inguru Bardoetako bigarren asteburuan
Olaztin, Lekuberrin, Lekarozen eta Iruñean jokatu ziren Bardoetako bigarren asteburuko saioak. Lehen fasearen erdia jokatu da jada.

Bardoetako lau saio jokatu ziren joan den asteburuan eta oraingoan ere harrera beroa izan dute ekitaldiek.150 inguru bildu ziren lau saioen artean. Dagoeneko lehen faseko saioen erdia jokatu da eta beste sei gelditzen dira.

Lehenengo saioa Olaztiko Maisuenea gaztetxean jokatu zen. Eskualdeko Joiak eta Iruñerriko EzKrashak taldeak izan ziren kantuan, eta Iruñera joan zen puntua, Iratxe Legarra gai-jartzaile zela. 70 lagun inguru bildu ziren gaztetxean, giro ederrean.

Lekunberriko Printzan jokatu zen bigarren saioa. Herriko Pikutara goaz eta Barañain eta Atarrabiako Argako Bixiguak taldeak izan ziren parez pare, 25 lagunen aurrean. Zigor Gartzia “Zian”ek egin zituen gai-jartzaile lanak. Azkenean, etxean gelditu zen puntua. Saioa bukatutakoan, merendua izan zen han bildutakoentzat.

Ordu beretsuan izan zen Iruñeko saioa, Zaldiko Maldiko Elkartean. Bertan, kantatu zuten Drimtim eta Lizarrako Assurancetourix taldeek. Bertako taldeak eskuratu zuen saioko puntua. Saioa biribiltzeko, beste behin ere merendua prestatu zuten etxekoek, eta entzuleak eta bertsolariak giro onean aritu ziren elkarrekin solasean, Bardoetan ohikoa izaten den bezala.

Lekarozko plazan jokatu zen asteburuko azken saioa. Bertan izan ziren etxeko Mutilatuak eta Erroibargo Pirini Bardo taldeak. Iban Garro izan zen aurkezle, 40 lagunen aurrean. Azkenean, Bortziriak-Baztango taldeak eskuratu zuen puntua.

Sei saio lehen fasea bukatzeko
Heldu den asteburuan jokatuko dira Bardoetako lehen faseko azken sei saioak, Iruñean, Atarrabian, Erronkarin, Eugin Leitzan eta Erratzun, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoak.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran