Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik 2024-10-02

Errexil Sariketako finala ostiralean Urruñan

Errexil Sariketako finala ostiralean Urruñan
Aissa Intxausti, Eneko Lazkoz, Miren Artetxe, Eneko Abasolo Abarkas, Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy. Postako Gelan, 19:00etan.

Errexil Sariketako finala jokatuko da ostiral honetan Urruñan. Aurrez bi kanporaketa jokatuta, honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Aissa Intxausti, Eneko Lazkoz, Miren Artetxe, Eneko Abasolo Abarkas, Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy.

Finala datorren ostiralean izango da, urriaren 4an, Urruñan, Postako Gelan, 19:00etan. Txapeldunari Errexil bertsolariaren seme den Jean Louis Eizmendi "Errexil II" ak jantziko dio.

Belaunaldi arteko sariketa berria
Belaunaldi arteko sariketen bidean urrats berri bat ematera dator Errexil Sariketa, Bertsularien Lagunak Elkartearen eskutik. Berez duela 40 urte antolatu zen lehenengoz gazte sariketa gisa eta bi-hiru edizioren ondoren bertan behera gelditu zen. Urteurrena baliatuz, sariketa hura berpiztu du Bertsularien Lagunak Elkarteak filosofia berri batekin.

«Plazan hainbeste ez dabiltzan bertsolari onak»
Ortzi Idoate Bertsularien Elkarteko Sustapen eragilearen esanetan plazan hainbeste ez dabiltzan bertsolarientzat aukera gisa planteatu da sariketan. «Orain arte Hernandorena egiten dugu gazteentzat baina adin horretatik aurrera doazenentzat ere bideak landu behar direla uste dugu» adierazi du. Hernandorena Sariketako irizpide nagusiak mantentzen dituzte eta belaunaldi artekotasuna erantsi. Parte hartze paredikidea du eta erdiak Iparraldekoak dira. «Plazan hainbeste ez dabiltzan bertsolari onak» dira 12 bertsolariko zerrenda osatu dutenak: herrialdeko txapeldun bat, herrialdeetako bi txapeldunorde eta herrialdeetako finalistak gehienak.

«Bertsolariek oso gustura eta ilusioz hartu dute gonbita»
Belaunaldi arteko sariketaren proposamenak oso harrera ona izan du bertsolarien artean. Hala adierazi du Idoatek: «Bertsolariek oso gustura eta ilusioz hartu dute gonbita. Askok elkarrekin kantatzeko aukera askorik ez dute izaten eta Iparraldean kantatzeko ere ez».

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu