Bilbon estreinaldia urriaren 22an, Ahlondigan, 18:30etan 2024-10-16

Bertso saio espekulatiboak: literatura espekulatiboa eta bertsolaritzaren arteko elkarrizketa

Bertso saio espekulatiboak: literatura espekulatiboa eta bertsolaritzaren arteko elkarrizketa
Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariek proposatu zuten ideia eta Lankuk bideratu du. Bertso saioak Zirriborroak eta gero liburuko fabuletatik abiatuko dira bi lengoaia kultural elkarrizketan jartzeko: bertsolaritza eta literatura espekulatiboa.

Urriaren 22an estreinatuko da Bilbon bertsolaritza eta literatura espekulatiboa elkarrizketan jartzeko proposamena, Uxue Alberdi eta Miren Amurizaren ideia oinarri, Lankun bideratu duena. Hitzordua Alhondigan, 18:30etan, Gutun Zuria Zabalik jardunaldien baitan.

Gizarte eredu eta harremanei buruzko 10 ipuin abiapuntutzat
Hamar ipuin abiapuntutzat hartuta ondu dute proiektua eta ipuin hoietatik abitatuta landuko dira gaiak. Zirriborroak eta gero liburuan bildutako hamar ipuinotan zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonial oinarri hartuta, imajinazio ariketa bat egin zuten hamar idazlek, Consonni argitaletxearen eskutik.

Hiru bertsolari eta gai-jartzailea
Saio bakoitzean hiru bertsolari eta gai-jartzailea izango dira jaialdiaren oinarri. Bertsolari talde finko bat ariko da, literaturarekin harreman estua duena: Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeitia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza. Gai-jartzen, Ainhoa Urien eta Leire Vargas ariko dira.

Saio espekulatiboen abiapuntu diren 10 ipuiak
Loratze perimetroa.
Katixa Agirrek Errekaleor fabulatzen du.
Bisita bat Arma Museora. Iban Zalduak Gerrarako Eusko Label Armak plataforma fabulatzen du.
Zer gertatzen da K herrian ilargi beteko gauetan? Danele Sarriugartek Lumínica Ambiental fabulatzen du.
Eskailerapeko. Karmele Jaiok zaintzarako auzo-sareak fabulatzen ditu.
Izan ginen mundua. Belén Gopeguik La Equidad olio errota kooperatiboa fabulatzen du.
Kintsugi. Harkaitz Canok GoiEner fabulatzen du.
Oraina inoiz ez zen hain etorkizun izan. Behingoz hezkuntza.
interesatu zitzaien. Patxi Zubizarretak Ramon Bajo eskola fabulatzen du.
Ibaia. Uxue Alberdik Usurbilgo hirigintza feminista fabulatzen du.
Jolas bat baino ez dunk. Lucía Baskaranek Kiribil fabulatzen du.
Mundua den etxea. Gabriela Damián Miravetek Lurralde Elkartuak fabulatzen dit.

Dagoeneko iragarritako saioak
1. Bilbo. Gutun Zuria. Urriak 22. Alhondiga. 18:30
2. Arrasate. Liburutegien eguna. Urriak 24. Kulturate 19:00
3. Ondarroa. Literatur amuak. Azaroak 1. Kofradia Zaharra 19:00
4. Donostia. Literaktum. Azaroak 23. Loiolako kultur etxea 19:00
5. Loraldia. Martxoak 15 (2025). Itsamuseuma 19:00

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-10-10

Hitzetik Hortzera: Txirrita eta lehen plaza

Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-10-03

Hitzetik Hortzera, bertsotik versora

Gipuzkoako Txapelketa - Eli Pagola Apezetxea 2024-09-24

«Oso gustura ari naiz bertsotan eta lortzen dut egindako lana plazara ekartzea»

Larunbat honetan hasiko da denboraldi berria 2024-09-12

Hitzetik Hortzera: Bertsoz-bertso hariz hari