Gipuzkoako Txapelketa - final zortzirenak 2024-10-05
Gipuzkoako Txapelkekako zazpigarren eta azken kanporaketa jokatu zen atzo Azpeitian. Maider Arregi bertsolari oñatiarrak irabazi zuen saioa eta erabakita gelditu dira final-laurdenetako taldeak. 500 lagun inguru bildu ziren atzo final-zortzirenetako saioa jarraitzeko eta Soreasu Antzokia bete egin zen. Hona hemen Azpeitiako kanporaketako sailkapena:
Sailkapena
Maider Arregi Markuleta -------------------- 489,5
Asier Azpiroz Iztueta ----------------------- 489,5
Haizea Arana Cardenal --------------------- 484,5
Aitor Tatiegi Loidi --------------------------- 469,5
Maialen Akizu Bidegain --------------------- 457,5
German Urteaga Garmendia --------------- 423,5
Gaiak jartzen Iker Iriarte Iribar ibili zen. Epaitzen, ostera, honako hauek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia.
Sailkatutako bertsolari zerrenda
Final-zortzirenetatik 42 bertsolaritik 24 sailkatu dira final-laurdenetarako. Horietako zazpi zuzenean, beren kanporaketa irabazita: Andoni Rekondo, Amaia Iturrioz, Oihana Cardenal, Eli Pagola, Eneritz Artetxe, Aitor Salegi eta Maider Arregi. Oihana Aranak lortu du puntuaziorik altuena.
Beste hamazazpiak puntuen baitan: Unai Mendizabal, Asier Azpirotz, Haizea Arana, Aratz Igartzabal, Iñigo Gorostarzu, Aner Euzkitze, Aitor Tatiegi, Oier Etxeberria, Manu Goiogana, Unai Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Maialen Akizu Iñigo Mantzizidor, Eneko Araiztegi, Beñat Iguaran, Jon Gurrutxaga eta Iñaki Apalategi.
Zenbait datu: zazpi kanporaketatik bost emakumezko bertsolariek irabazi dituzte: Oihana Aranak, Amaia Iturriozek, Eli Pagolak, Eneritz Artetxek eta Maider Arregik. Zazpitik bitan, belaunaldi berriko bertsolariak gailendu dira: Andoni Rekondo eta Oihana Arana.
Belaunaldi berriko erdiek aurrera egin dute
Azkenik, hogeita bost urtez beherako 10 bertsolari zeuden fase honetan eta bostek egin dute aurrera: Oihana Aranak, Andoni Rekondok, Haizea Aranak, Aitor Tatiegik eta Aner Euzkitzek. Puntuz eta postuz, atean gelditu dira belaunaldi bereko beste hiru bertsolari gazte: Andoni Mujika, June Aiestaran eta Maddi Aiestaran.
Publiko aldetik arrakasta: 2.500 lagunetik gora final-zortzirenetan
Bost urteren ondoren, bertsozaleak oso bero hartu du Gipuzkoako Txapelketa. Aretoen itxurak eta publiko kopuruak garbi erakusten dute hori. Areto guztiak bete dira eta 2.500 lagunetik ondo gora bildu dira zazpi saioetan. Gaur Azpeitian 500 lagunetik gora bildu dira, herrialde bateko txapelketako final-zortzirenetan.
Final-laurdenetan, Gipuzkoako aurreko finalisten txanda
Final-zortzirenak amaituta, 2019ko Gipuzkoako finalistak sartuko dira txapelketan. 2019ko zortzi finalistetatik seik hartu dute parte aurtengoan. Hor izango dira, sailkatu ziren hurrenkeran, Beñat Gaztelumendi (Errenterian), Agin Laburu (Eibarren), Alaia Martin (Eibarren), Nerea Elustondo (Tolosan), Oihana Iguaran (Irunen) eta Ane Labaka (Azkoitian).
Final-laurdenetako taldeak
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24