‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri

Libreko saioak izango dira eta bakoitzean bi bertsolari ariko dira kantuan. Datorren astean hasiko da eta azaroaren lehen hamabostaldian amaitu.

Hamar urterako bidea darama Gipuzkoako zahar-egoitzetan bertso saioak egiteko Lankuren proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Egitasmoaren helburua da bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea. Bertsoak oso harrera ona izan du adinekoen artean eta geroz eta egoitza gehigo bildu dira proiektura.

Aurten beste koska bat etorri da eta Gipuzkoako 24 herrietako 30 egoitzetan izango dira saioak. Libreko saioak izango dira eta bakoitzean eskualdeko belaunaldi ezberdinetako bi bertsolari ariko dira kantari: 34 bertsolari, guztira. Proiektuak izen aldaketa ere izango du: Adin-adin zena Bertso bira izango da aurrerantzean.

Saio bakoitzaren aurretik, egoitzetako animazio eta dinamizazio-langileek egoitzetako egoiliarrekin egiten dute lan, bertso zaharrei eta abesti herrikoiei dagokienez dituzten lehentasunak ezagutzeko. Horrela, bertsolarien parte-hartze aktiboa sustatzen da, eta horrek parte-hartzaileen eta artisten arteko lotura indartzen du.

Maite Peña Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuak ekimen honen balioa nabarmendu du: «musikak eta bertsoek ez dutela soilik adinekoen memoria aktibatzen, baizik eta haien arteko interakzio soziala ere sustatzen dute».

Marta Arrizabalaga Lankuko arduradunaren hitzetan «Adinekoak oso pozik hartzen duten ekimena da. Gehiengoak bertsoarekin konektatzen du eta errekonozituak sentitzen dira bertsolariak beraiengana hurbildu eta bertsotan aintzat hartzen dituztelako» . Bestalde, ia urteko bidean proiektuak izan duen harrera azpimarratu du: «Lau egoitzetan hasi zen egitasmoa 30 egoitzetara zabaldu da, eta gehiago ere interesatuta daude!»


Bertso saioen egutegia:

-    Aretxabaleta, GSR Debagoiena: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano.
-    Arrasate, Iturbide egoitza: Azaroak 7, osteguna, 11:00. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Maider Arregi.
-    Azkoitia, San Jose egoitza: Azaroak 7, osteguna, 17:00. Bertsolariak: Eneritz Artetxe eta Millan Telleria.
-    Azpeitia, San Martin egoitza: Azaroak 15, ostirala, 16:30. Bertsolariak: Juan Joxe Eizmendi "Loidisletxe" eta Julene Iturbe.
-    Beasain, Arangoiti egoitza: Azaroak 4, astelehena, 17:00. Bertsolariak: Maddi Aiestaran eta Aitor Sarriegi.
-    Bergara, Mizpirualde egoitza: Azaroak 5, asteartea, 17:30. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi.
-    Donostia, Zorroaga egoitza: Azaroak 7, osteguna, 17:30. Bertsolariak: Maider Arregi eta Andoni Egaña.
-    Donostia, Elizaran egoitza: Azaroak 7, osteguna, 16:00. Bertsolariak: Unai Agirre eta Nerea Elustondo.
-    Donostia, Txara I, Intxaurrondo: Azaroak 15, ostirala, 11:15. Bertsolariak: Oihana Arana eta Xebastian Lizaso.
-    Donostia, Lamourous egoitza: Azaroak 12, asteartea, 11:00. Bertsolariak: Unai Agirre eta Oihana Arana.
-    Donostia, Iza zentroa: Urriak 29, asteartea, 17:00. Bertsolariak: Uxue Fernandez eta Jexux Mari Irazu.
-    Errenteria, Jesusen Bihotza egoitza: Urriak 30, asteazkena, 17:00. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Amaia Iturriotz.
-    Hernani, Maria Magdalena egoitza: Azaroak 13, asteazkena, 11:00. Bertsolariak: Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi.
-    Lazkao, Txindoki egoitza: Azaroak 6, asteazkena, 17:00. Bertsolariak: Millan Telleria eta German Urteaga.
-    Legazpi, Santikutz egoitza: Urriak 30, asteazkena, 17:00. Bertsolariak: Ane Beloki eta Xebastian Lizaso.
-    Lezo, Eguneko zentroa: Azaroak 5, asteartea, 11:00. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola.
-    Mutriku, San Migel egoitza: Azaroak 15, ostirala, 11:00. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano.
-    Oiartzun, Petra Lekuona egoitza: Azaroak 11, astelehena, 17:00. Bertsolariak: Alaia Martin eta Jon Martin.
-    Ordizia, Eguneko zentroa: Urriak 30, asteazkena, 16:00. Bertsolariak: Aitor Sarriegi eta June Aiestaran.
-    Segura, San Juan egoitza: Urriak 31, osteguna, 17:00. Bertsolariak: Maialen Akizu eta Andoni Egaña.
-    Soraluze, Mesedetako ama egoitza: Azaroak 11, astelehena, 17:00. Bertsolariak: Xebastian Lizaso eta Haizea Arana.
-    Tolosa, Uzturre egoitza: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Bertsolariak: Oihan Iguaran eta Xebastian Lizaso.
-    Tolosa, Yurreamendi egoitza: Urriak 28, astelehena, 16:30. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre.
-    Usurbil, Egurtzegi eguneko zentroa: Urriak 31, osteguna, 11:00. Bertsolariak: Ane Labaka eta Anjel Mari Peñagarikano.
-    Zarautz, Santa Ana egoitza: Azaroak 15, ostirala, 17:00. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Aner Peritz.
-    Zestoa, San Juan egoitza: Azaroak 4, astelehena, 11:00. Bertsolariak: Naia Arrizabalaga eta Xebastian Lizaso.
-    Zizurkil, Fraisoro Eguneko zentroa: Azaroak 8, ostirala, 11:00. Bertsolariak: Jexux Mari Irazu eta Eli Pagola.
-    Zumaia, San Juan egoitza: Azaroak 4, astelehena, 11:00. Bertsolariak: Libe Goenaga eta Jon Maia.
-    Zumaia, Ote zuri egoitza: Urriak 28, astelehena, 11:00. Bertsolariak: Jon Maia eta Libe Goenaga.
-    Zumarraga, Argixao egoitza: Azaroak 8, ostirala, 16:30. Bertsolariak: Millan Telleria eta Uxue Fernandez.

Albiste gehiago

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri

Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-10-10

Hitzetik Hortzera: Txirrita eta lehen plaza