Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-10-24

Hitzetik Hortzera, Iñaki Artolarekin 22ra

Hitzetik Hortzera, Iñaki Artolarekin 22ra
Iñaki Artola, Alegiko pilotaria izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua. Bilboko eta Hondarribiko saioetako bertsoaldiak ere eskainiko dituzte larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Iñaki Artola pilotari alegiarrak elkarrizketatuko dute aste honetan Hitzetik Hortzeran. 10 urte betetzen dira aurten pilotari profesinal bezala debuta egin zuenetik. Ilusioz dabil oraindik kantxan, bere lanbidea pasio du eta bizipen asko izan ditu ibilbide osoan zehar. 10 urte hauetako eboluzioari buruz arituko dira Iñaki Artola eta Mirari Martiarena. Hitzordu garrantzitsuetako presioaz edo pilotari bezala dituen helburuei buruz ere hitz egingo dute.



Ezaguna da Iñaki Artolaren bertsozaletasuna. Umetatik izan da bertsozale, bertso-eskolan izena eman zuen eta ordutik bertsoaren bueltan dabil. Jende aurrean bertsotan aritzeko urteroko zita ere izaten du Alegiako festetan. Horrez gain, Alegiko bertso-eskolako irakaslea ere bada. Eta berak bertsotan jasotakoa trasmititzen ahalegintzen da asteroko herriko gazteekin izaten duen hitzorduan.

Doluak-dolu Maddalen Arzallusen bertso sorta
Maddalen Arzallusen bertso jarriek borobilduko dute programa. Doluak-dolu izeneko sorta abestuko du Manex Pagola musikariak lagundurik.



Bertsoaldiak Bilbo eta Hondarribia aldetik
Astero bezala bi bertso saiotako bertsoaldiak eskainiko dituzte Hitzetik Hortzeran. Bilboko BIRA Kulturgunean BERRIAk antolaturik Hitz etzanen jirako bertso saioa egin zuten. Maddi Ane Txoperenak jarri zituen gaiak eta Andoni Egaña eta Maialen Akizu aritu ziren bertsotan.



Hondarribiko setioaren 500. urteurrenaren karietara bertso saioa egin zen eta bertako bertsoaldiak izango dira. Haira Aizpurua, Miren Artetxe, Xabat Illarregi eta Jon Maia bertsolariak aritu ziren kantuan Aimar Karrika gai-jartzaile zutela.



Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza