Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07

Martin Goikoetxea bertsolari 'amerikarra' eta Nafarroako Bardoak Hitzetik Hortzeran

Gorrititik Wyoming-era artzain joan zen 18 urterekin Martin Goikoetxea eta sorterrian omenaldia jaso du.

Martin Goikoetxea bertsolari 'amerikarra' eta Nafarroako Bardoeako finala izango dira Hitzetik Hortzeran eduki nagusiak aste honetako programan. Gorrititik Wyoming-era artzain joan zen 18 urterekin Martin Goikoetxea. 1966ko Nafarroako Bertso Txapelketan parte hartzen ari zen Ameriketara joateko deia jaso zuenean. Ezin izan zuen Iruñeko finalaurrean kantatu. Gorritik Wyoming-era izandako aldaketei buruz eta artzai lanari buruz arituko dira hizketan Martin Goikoetxea eta Mirari Martiarena.


Bertara joandakoan bere bertso ibilbidea bukatu zela pentsatu zuen Martinek eta 20 urtean isilik egon zen, bertsotan egin gabe. Baina 1991an Nevadako Gardnevillen Kantari Egunean parte hartu zuen eta horrek eman zion indarra berriz ere bertsotan hasteko. Ordutik bertsotan jarraitu du, Estatu Batuetako saio desberdinetan. Gaur egun, Estatu Batuetako bertsolarietako bat da, eta bertso-eskolak Skype bidez egiten dituzte. Bertsolari berriak ere sortu dituzte bertso-eskola hauek.

Martin Goikoetxearen lehen bertso plazei begira ere jarriko dira, umetatik izan da oso bertsozalea eta 12 urterekin Kaxiano Ibargurenekin egin zuen lehen plaza Gorritin bertan. Haur zeneko pasadizoak eta gaztetako bertso plazak ekarriko dituzte gogora programan.

Gorriti eta Garesko bertsoaldiak

Martin Goikoetxeari omenaldia egin nahi izan zion Gorritiko herriak eta bertso afaria antolatu zuten. Gorritiko kontzeju etxean egindako bertso afariko bertsoaldiak eskainiko dituzte aste honetako programan. Maddalen Arzallus, Martin Goikoetxea, Xebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze aritu ziren bertsoan. Gai-jartzaile lanak berriz Julio Sotok egin zituen.



Garesen egindako Bardeon finala ere izango da Hitzetik Hortzeran. Maddi Ane Txoperena, Kattin Madariaga, Estitxu Arozena eta Ekhiñe Zapiainek osaturiko Hor gu! taldeak irabazi zuen. Kantuan aritu ziren Baztanzopak eta Mutilatuak taldeak ere. Baztanzopak taldetik Irati Majuelo, Alazne Untxalo eta Amaia Elizagoien aritu ziren kantuan. Mutilatuak taldetik berriz, Julen Zelaieta, Urko Gartzia eta Iban Garro. Gai-jartzaile lanetan Ane Fagoaga, Ane Telletxea eta Uxue Mesa aritu ziren.

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Lanarteak plazaratuta Euskararen Egunaren harira 2024-12-03

Euskararen larrialdiari koplak