Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14

Hitzetik Hortzerak bertsolarien kantakera aztertuko du Ainhoa Aizpurua ikerlariarekin

Bilboko eta Gasteizko bertsoaldiez gozatzeko aukera izango de larunbatean gauean ETB1en.

Bertsolaritza eta prosodiari buruzko tesia egin du Ainhoa Aizpurua gasteiztarrak. Euskarazko bat-bateko bertsoen erritmoa: Silabatzea, erritmo-ereduak eta taldekatzea izeneko tesia ondu zuen. Ikerketa luzea izan da Ainhoa Aizpuruak egin duena eta prozesuari buruz hitz egingo du Mirari Martiarenarekin.

Hainbat bertsolariren kantaera aztertu du eta ikerketa egiterakoan erreparatutako xehetasunak izango dituzte hizketagai aste honetako Hitzetik Hortzeran. Ikerketaren ondorio nagusiei buruz ere hitz egingo dute. Baita bertsolaritzari eta bertsolariei egin diezaiekeen ekarpenari buruz ere.

Ainhoa Aizpuruak bertsolaritzari buruzko ikerketa egiteaz gai, aspalditik du lotura bertsoarekin. Gasteizko bertso-eskolako kidea da eta Arabako Txapelketan epaile lanetan ere aritu izan da eta lan horietan nola sentitzen den ere kontatu du.

Bilbo eta Gasteizko jaialdiak

Bilboko Azkuna Zentroan egin zen lehen bertso-saio espekulatiboko bertsoaldiak izango dira aste honetako programan. Leire Vargasek egin zituen gai-jartzaile lanak eta kantuan aritu ziren Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga.



Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egindako bertso jaialdiko bertsoak entzuteko ere aukera izango dute Hitzetik Hortzerako ikus-entzuleek. Haira Aizpurua, Aroa Arrizubieta, Sustrai Colina eta Jone Uriak egin zuten bertstoan eta gai-jartzaile lanetan aritu zen Irati Martinez.



Itinerantzian Xabat Galletebeitiaren sorta musikatua

Programa amaitzeko Xabat Galletebeitia bertsolariak kantatu ta Manex Pagola musikariak musikatuta sorta musikatua izango dugu. Itinerantzian  du izena sortak eta erritmo alaiz jantzita aurkeztuko digute Galletebeita eta Pagolak.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa