Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketea 2024-11-21

Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea, Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza ere BBK Sariketako finalera

Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea, Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza ere BBK Sariketako finalera
Finala osatuta gelditu da. Gaztetxoetan: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea Puntuak eta komak taldetik; Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz, Sagutxo kaskarinak 2.0 taldetik. Helduetan, bi bikote: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga, batetik; Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza bestetik.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala erabaki da, atzo Mungian bigarren finalaurrekoa jokatuta. Sariketak aurten aldaketak izan ditu parte hartze moduari dagokionez eta alde horretatik final berria izango da aurtengoa. Gaztxoetan, taldekoa izaten jarraituko du eta sei bertsolari ariko dira, bi taldeetan: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea Puntuak eta komak taldetik;  Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe, Naroa Iturrioz, Sagutxo kaskarinak 2.0 taldetik. 



Helduen dagokionez, aurten finala bikoteka jokatuko da eta lau bertsolari ariko dira kantuan: Ixone Asategik eta Janire Arrizabalagak osatutako Team Rocket bikotea batetik; eta Iruri Altzerrekak eta Peru Irastortzak osatutako Okerbidea bikotea bestetik.

Finala abenduaren 5ean izango da Zornotzan, Zelaieta Zentroko Auditorioan, 18.30ean. Antolakuntzak aurten bultzada berri bat eman nahi izan dio Bertsolari Gazteen Sariketari eta Durangoko Azokaren testuingurua hurbildu dute eta publiko orokorrari begira planteatutako saioa izango da aurtengoa.

 

Atzo Mungian bigarren finalaurrekoak
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoak jokatu ziren atzo Mungian, gaztetxo eta helduen mailan. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan, Igor Menikak aurkeztuta:

    18 urtera artekoetan:
        Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea
        Xarmengarriak gira: Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta
    24 urtera artekoetan:
        Okerbidea: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza
        LGBTaket: Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao
        Rara Avis: Haizea Telleria eta Maite Sarasola

Epaile lanetan: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi eta Miriam Juaristi Urizarre. Idazkari, Anzorandia Kareaga.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu