Jon Maiak bere bosgarren Txapelketa Nagusiari ekingo dio datorren igandean, Hendaian.Lan eginda eta gogotsu dator. "Egia esan lana dezente egin dut eta nahiko nuke txapelketa lan horren agerpena izatea" esan dio Bertsoa.com-i. "Beti sentsazio arraroarekin bukatu izan ditut txapelketak, eta nahiko nuke oraingoan barruko hori libratu eta nire mailarik onena ematea, nezakeenaren mugan nabilela sentitzea". Era berean, erantsi du ez doala bertsoaren barruko meritu bila, bertsotik abiatuta kanpora begira kantatu nahi luke, "gauden herrian eta garaian bertsolaritzak, kasu honetan txapelketak, duen funtzio sozial eta kulturala ere islatzea nahiko nuke nire bertsoetan."
Jon Maiak bere bosgarren Txapelketa Nagusiari ekingo dio datorren igandean, Hendaian. “Lan eginda eta gogotsu” dator. “Egia esan lana dezente egin dut eta nahiko nuke txapelketa lan horren agerpena izatea” esan dio Bertsoa.com-i. Txapelketako beteranoenetakoa izan arren, zumaiarrak sentsazioa du berak ez duela behin ere txapeletan goia jo izan, ez duela bere mailarik eman, eta aurtengoan eman nahi luke “Beti sentsazio arraroarekin bukatu izan ditut txapelketak, eta nahiko nuke oraingoan barruko hori libratu eta nire mailarik onena ematea, nezakeenaren mugan nabilela sentitzea”. Fase honetan, sailkapenari dagokionez, bere helburua finalera sartzea da.
Prestaketa aldetik ere ondo sentitzen da Jon Maia. “Esperientziak horretan zerbait erakusten du. Neri tokatu izan zait txapelketara nekatuegi iristea, lan gehiegi eginda, behar beste egin gabe ere bai, eta oraingoan uste dut neurri onean natorrela. Prestakuntzako bertso-lana Igor Elorza eta Iturriagarekin egin du, aurrekoetan bezala.
Txapelketan kartzelako lana da askotan emaitzaren ikur nagusia. Maiak Bertsoa.com-i aitortu dionez, aurtengoan ahalegin berezia egin du horretan. “Aurreko txapelketan gai mota honek piskat deskolokatuta harrapatu ninduen, eta baliabide gutxirekin, batez ere errima aldetik-eta”. Bakarkako ariketa oso gustukoa dut nik eta aurten nahiko nituzke hor utzi nire bertsokeraren arrastoak, nire mundu ikuskera eta sentimenduak. Ez noa bertsoaren barruko meritu bila, bertsotik abiatuta kanpora begira kantatu nahi nuke, gauden herrian eta garaian bertsolaritzak, kasu honetan txapelketak, duen funtzio sozial eta kulturala ere islatzea nahiko nuke nire bertsoetan.
Bertso-taldeari dagokionez, Maiak adierazi du gehiago edo gutxiago Jone Uriarekin ez beste guztiekin kantatu duela eta elkarrekin saio ona egiteko aukera duen taldea dela.