Bertso jarri musikatuak 2024-12-03

Itinerantzian, Xabat Galletebeitiaren sorta musikatua

Mirari Martiarena

Xabat Galletebeitia Itinerantzian sorta idatzi eta kantatu du Manex Pagolak musikaz lagunduta. Hona hemen bertsoak.


1
Kontsultara joan zara
zure zain ta toles
guztiak leporaino
kolesterolez.
Zuzendu zatzaizkio,
noski, espainolez;
berak “Kaixo! Imanol naiz!”
egin dizu oles. Umiltasun noblez,
lotsa dosi doblez,
zoaz betiko lez,
parazetamolez.
Denak dira berdinak
baina_Imanol ez.

2
Begira Gurutzeta
edo Txagorritxu;
halere jarraituko
bazenu itsu:
Imanolek badauzka
nahi aina zerbitzu;
zure konfiantzazko
mediku, intxixu.
Tentsio zein pisu
gehiegiren izu
bazara, abisu
emanda, jakizu:
kontsulta pribatua
pasako dizu.

3
Berriz korapiloa
daukazu hesteetan,
artatu zaitzatela
ordu estretan.
Gehiegi inbertitu
zen COVID testetan,
aurrezteko itxi behar
zentroak festetan.
Greban, protestetan…
Batzuk taldexketan
nahiz auzi esketan
bildu hainbestetan,
kudeaketa ona da
inkestetan.

4
Badaezpada haurrik
ez dagizula jaio,
behin bihurtzerakoan
guraso iaio:
zure herri politean,
bere kai ta kaio,
pediatrarik ez dago
baina ze arraio!
Birusen garraio
zenbat eztul saio…
Dalsydun bataio
bat eman ta aio!
Haurrak gogorrak dira;
pasako zaio.

5
Lehen osasun arreta,
larrialdi, UCI
ta beste hainbat
arlo erdi biluzi.
Aspaldian jarri da
kontua itsusi.
Begi bistara ezin
baduzu ikusi:
kexa orri gutxi
batzuk erakutsi,
zuk minari eutsi,
dakitenei utzi…
Begiak kamamila
urez igurtzi.

6
Dena dago koloka,
itinerantzian,
asegururik ez da
segurantzian.
Istripu bat gertatuz
gero distantzian,
laster zaude erietxe
baten estantzian:
ez jausi antsian
azken instantzian,
ezin erantzian
zoaz hil-jantzian;
medikurik gabeko
anbulantzian.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu