Astran jokatu berri da 2024-12-04

Onintza Enbeitak irabazi du Busturialdeko txapela, sarrerak agortuta jokatutako finalean

Onintza Enbeitak irabazi du Busturialdeko txapela, sarrerak agortuta jokatutako finalean

Eskualdeko bertsolaritzan izen berezia du Busturialdeko Txapelketak Lilibertso bertso-eskolaren eskutik, bertsozaleen partetik erantzun oso berokoa izaten baita. Joan den larunbatean jokatu zen Gernika-Lumon, Astrako sarrera denak agortuta.



Aurrez kanporaketak jokatuta, zortzi bertsolari aritu ziren finalean: Lurdes Ondaro, Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga, Asier Galarza, Iker Uriarte, Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga eta Koldo Gezuraga. Hasierako lan puntuagarriak eginda, Ondaro, Amillategi, Enbeita eta Etxebarriazarraga sailkatu ziren bigarren fasera, eta ondoren azken biek jokatu zuten buruz burukoa. Onintza Enbeita muxikarrak irabazi zuen txapela.



Busturialdeko Txapelketa Bizkaiko txapelketarako sailkapen fase gisa baliatzen zen lehen. Sailkapen sistema aldatuta, beste helburu eta funtzio bat eman dio Lilibertsok Busturialdeko txapelketari eta azken edizioek oso harrera beroa izan dute eskualdean.

Onintza Enbeitak Lilibertsoren lana aitortu zuen bukaerako agurrean:

Lertxundik agur esan ei deusku,
asteon erretirauta
Eta ni hemen erreke erre,
atso mantartsu bat zaunka.
Baina nik hemen segitzearen
errua hainbestek dauka
Kolektiboa baita niretzat
plazari eusteko pauta
Bertsolaritza egon zanean
inguruan apartauta
Lilibertso gazteak heldu
ziren lanera eta aupa
Zueri esker segitzen dot gaur
sare honek harrapauta
Nire umea izten deutsuet
gaurtik matrikulauta.

(Argazkiak: Txebi Arriaga. Busturialdeko Hitza)

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa