Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-12-06
1974an, duela 50 urte, Leintz bailaran (Arrasate ingurua) haurren lehen bertso-eskola sortu zuten Eskoriatzako Almen ikastolan, Patxi Goikolea, Joanito Akizu eta Xanti Iparragirrek. Bertso eskola hartan hasi eta bide emankorra egin dueneteko bat Arantzazu Loidi da, lehen umen belaunaldi hartako kideetako bat.
Bertso-eskola horren lana eskertzeko Arantzazu Loidi jarriko dio txapela Gipuzkoako txapeldunari eta Patxi Goikolea irakasleak emango dio saria 25 urtez azpiko bertsolari onenari.
Historia luzea du Almeneko bertso-eskolak: Joanito Akixu, Patxi Goikolea eta Xanti Iparragirrek larunbat goizetan elkartzen zituzten eskualdeko haurrak bertso eskolak emateko. Gerora, Xanti Iparragirreren etxean, talde txikiago batek jarraitu zuen bat-batean egiteko elkartuz. Mahaiaren bueltan elkartzen ziren Felix Iñurrategi, Jon Sarasua, Danel Goikolea, Aitor Sarasua, Arantzazu Loidi eta Jon Iñaki Izarzelaia.
Horregatik, aste honetako programan Almen bertso-eskola izango dute hizketagai. Patxi Goikolea eta Arantzazu Loidirekin elkartuko da Mirari Martiarena eta hasierako bertso eskola haiei buruz ariko dira hizketan. Baita Jon Sarasua eta Jon Iñaki Izarzelaiarekin ere; bertso-eskolan kantatzen zituzten bertsoak gogora ekarriko dituzte, baita garaiko bertsolari handiak ezagutzeko egiten zituzten irteerak ere.
Arrasateko finalaurrekoa
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, txapelketako azken finalaurrekoaren errepasoa egingo dute aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Arrasaten izan zen saioa, eta honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Agin Laburu, Andoni Rekondo, Eñaut Martikorena, Iñigo Manzisidor Mantxi, Maider Arregi eta Oihana Iguaran; Imanol Artola Felix izan zen gai-jartzailea.Hitzetik Hortzera: Almen bertso-eskolaren 50. urteurrena
Lehen bertso-eskolaren sorrerari begira jarriko dira aste honetan Hitzetik Hortzeran, bera omendu baitu aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Bertako kideak elkarrizketatuko dituzte: tartean, Arantzazu Loidi txapel emailea eta Patxi Goikolea 25 urtez azpiko sariaren emailea. Txapelketako finalaurrekoen errepasoa ere egingo dute: larunbatean 21:00etan.
1974an, duela 50 urte, Leintz bailaran haurren lehen bertso-eskola sortu zuten, Eskoriatzako Almen ikastolan. Bertso-eskola horren lana eskertzeko, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapel emailea eta 25 urtez azpiko sariaren emailea izango dira bertako bi kide: Arantzazu Loidi ikasleak jarriko dio txapela txapeldunari, eta Patxi Goikolea irakasleak emango dio saria 25 urtez azpiko bertsolari onenari.
Historia luzea du Almeneko bertso-eskolak: Joanito Akixu, Patxi Goikolea eta Xanti Iparragirrek larunbat goizetan elkartzen zituzten eskualdeko haurrak bertso eskolak emateko. Gerora, Xanti Iparragirreren etxean, talde txikiago batek jarraitu zuen bat-batean egiteko elkartuz. Mahaiaren bueltan elkartzen ziren Felix Iñurrategi, Jon Sarasua, Danel Goikolea, Aitor Sarasua, Arantzazu Loidi eta Jon Iñaki Izarzelaia.
Horregatik, aste honetako programan Almen bertso-eskola izango dute hizketagai. Patxi Goikolea eta Arantzazu Loidirekin elkartuko da Mirari Martiarena eta hasierako bertso eskola haiei buruz ariko dira hizketan. Baita Jon Sarasua eta Jon Iñaki Izarzelaiarekin ere; bertso-eskolan kantatzen zituzten bertsoak gogora ekarriko dituzte, baita garaiko bertsolari handiak ezagutzeko egiten zituzten irteerak ere.
Arrasateko finalaurrekoa
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, txapelketako azken finalaurrekoaren errepasoa egingo dute aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Arrasaten izan zen saioa, eta honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Agin Laburu, Andoni Rekondo, Eñaut Martikorena, Iñigo Manzisidor Mantxi, Maider Arregi eta Oihana Iguaran; Imanol Artola Felix izan zen gai-jartzailea.
Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.
Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06
Gipuzkoako Bertsolari txapelketa 2024 - finala 2024-12-02
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14