Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketako finala 2024-12-06

BBK Sariketako final eder eta jendetsua Zornotzan

BBK Sariketako final eder eta jendetsua Zornotzan

Atzo jokatu zen Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketaren finala Zornotzako Zelaieta Zentroko Auditorioan. Gaztetxo eta helduen mailako finalak izan ziren. Gaztetxoetan, Sagutxo kaskarinak 2.0 eta Puntuak eta komak taldeak aritu ziren kantuan. Helduetan, TeamRocket eta Okerbidea. Puntuak eta Komak eta Okerbidean taldeek bildu zituzten puntu gehien.



Aldaketaz betetako edizioa izan da aurtengoa. 30 urte bete zituen sariketak duela urte bi eta etengabeko aldaketan dabil azken urteetan. Taldekako sariketa da hau eta horrela mantendu duten arren, aldaketak egon dira taldekatze honetan. Irudia aldatu dute eta baita bertsolariek egin dituzten ariketak ere. Saioa, azken edizioetako finaletan ohikoa bihurtu den moduan, talde agurrekin hasi da.



Finalean ondorengo 10 bertsolari gazteak ziren kantuan:

   Gaztetxoen mailan:

        Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz
        Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea

    Helduen mailan:
        TeamRocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga
        Okerbidean: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza

Ander Aldazabal Olabarri aritu aurkezle beharretan. Epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu zen.



Oholtzan eta publikoan egon den giro ona nabarmentzekoa izan da. Honetaz gain, saioan zehar finalista guztien karikaturak egiten ibili da Unai Gaztelumendi Arandia bertsolari eta ilustratzailea. Karikatura hauek izan dira bertsolariek jaso duten oparietako bat.


Bestalde, kantakera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu zuen. Aurtengo saria, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazioa izan da.

Sari banaketa ekitaldian, Josu Telleria Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak hartu dute parte. Helduen mailako txapeldunei Aissa Intxausti Aburruzak jantzi die txapela.



Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman gura dizkie aurtengo Bertsolari Gazteen sariketa honetan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa