Uxue Alberdi 2009-11-12

"Orain ez dut sentitzen Gipuzkoako Txapelketan neukan presiorik"

"Orain ez dut sentitzen Gipuzkoako Txapelketan neukan presiorik"
Uxue Alberdik Tolosan ekingo dio bere lehen Txapelketa Nagusiko finalaurreari. “Egia esan, lehen fasean baino lasaiago nago, baina, aste honetan gaixo ibili naiz eta ez dut uste kasualitatea denik”. Finala oso urrun ikusten omen du baina aukera baliatzeko gertu dago Getarian bizi den elgoibartarra. Maialenek Bergaran egin zuenarekin, leiho berri bat zabaldu zaio Uxue Albediri bertsoa lantzeko, norbera bertsoaren aurrean nola kokatu lantzearena.
Uxue Alberdik Tolosan ekingo dio bere lehen Txapelketa Nagusiko finalaurreari. “Egia esan, lehen fasean baino lasaiago nago, baina, aste honetan gaixo ibili naiz eta ez dut uste kasualitatea denik”. Nerbioak beti kontzienteak ez badira ere, Alberdik azaldu du lasaiago egoteko motiboa: Gipuzkoako Txapelketan sentitu nuen foko bat nire gainean zegoela eta horrekin asko sufritu nuen. Orian ikusten dut fokoak beste batzuek gainean daudela, eta alde horretatik libreago sentitzen naiz.
Txapelketako fase honetan zer utzi nahiko lukeen galdetuta, “Ahalik eta Uxueen jardutea” nahiko lukeela erantzun du Alberdik. Finala oso urrun ikusten omen du baina aukera baliatzeko gertu dago Getarian bizi den elgoibartarra.
Kartzelako lana neurri narratiboan egingo omen du, Zestoan bezala. Neretzat errexagoa da gauzak kontatzea, ez naiz errimekin birgeriak egiten abila. Uxuek adierazi du nahiko lukeela gaiak berari emozioren bat sorrarazteko heldulekua dutenak izatea: “Neri bi kamioilari zarete jartze badidate, ba…”
Kantu-lagunei begira, Tolosakoa talde polita iritzi dio. Seitik hiru –Agirreazaldegi, Gurrutxaga eta Alberdi bera- elkarrekin aritu dira entrenatzen, eta horrek konfiantza ematen dio elgoibartarrari. Bertsokera aldetik, seietatik berezien Iker Zubeldia ikusten du, eta zegamarrarekin egokitzen bada, Uxuek bereari eusten, bere lekuan egoten asmatzea nahiko luke.
Orain arteko saioetan gertatutakoaz ere irakaspenik atera du Uxue Alberdik. “Bergaran, Maialenena entzunda lehio berri bat iriki zitzaidala sentitu nuen. Orain artean bertsotan bidea nahiko azkar egin du, baina azken boladan estankatuta bezala sentitzen nintzen, aurrera nola egin asmatu ezinik bezala. Errimak lantze hutsa ez da aurrera egitea. Eta Maialenek Bergaran egin zuenarekin, leiho berri bat zabaldu zait, norbera bertsoaren aurrean nola kokatu lantzearena”. Eta gainerakoan, ba, “Ikusi dut esperientzi handiko bertsolari batzuk lotuta aritu direla, eta pentsatzen dut oso normala litzatekeela niri ere, berria izanik, horrelako zerbait gertatzea”.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri