Ainhoa Agirreazaldegi 2009-11-13

"Helburua saio horretan barruan daukadanetik pixka bat ematea da"

"Helburua saio horretan barruan daukadanetik pixka bat ematea da"
Beretzat ere finalaurrekoetan kantatuko duen lehenengo aldia izango da aurtengoa. Gustatuko litzaioke hurrengo itzulira ere igarotzea, baina final-laurdenetan baino presio gutxiago somatzen omen du. Tolosako saioa "gustukoa" du. Bere burua "zentratuta" ikusten du saiora begira. Orain arte txapelketan "oso bertsokera anitza" izan delakoan dago. Bera Maialen Lujanbiok Bergaran egindako saioarekin geratzen omen da.
 Ainhoa Agirreazaldegirentzat bigarren Txapelketa Nagusia da aurtengoa: 2001ekoan lehenengo fasean kantatu zuen. 2007ko Gipuzkoako Txapelketan finalaurrekoetara iritsi ondoren, gauza bera egin du aurtengo Euskal Herrikoan ere. Berari gustatuko litzaioke beste saio bat ere edukitzea, "barruan daukadana emateko", baina lehenengo fasean baino presio gutxiago somatzen omen du. "Nik txapelketan ez daukat puntuazio edo postu bati lotutako helbururik, beste motibazio batzuk dauzkat."

 Biharko saioari begira, "nahiko zentratuta" ikusten du bere burua. Leitzako saiotik hona izan duen tartean beste saioak jarraitu omen ditu. "Oso bertsokera anitza ikusi da, bertsolari guztiak molde berekoak gerala esaten dutenei erantzun grafikoa eman die txapelketak. Bertsolari bakoitzaren nortasuna ikusten da atzean. Ni neu Maialenek Bergaran zeukan tenple horrekin gelditzen naiz, neurri eta errimetatik haratago zihoan ahalegin hori asko estimatu nion."

 Finalaurrekoetan ariketa berri bat izango dute bertsolariek: kopla bikoitz hautsia. " Gustatzen zait, baina ez dakit behar beste denbora eduki dudan horretara jartzeko."

 Bihar oholtzan izango dituen kantu-lagunekin "gustura" dago. "Uxue Alberdi eta Iñaki Gurrutxaga oso gertukoak ditut, bertso-eskolan batera ibiltzen gara. Eta besteak ere kategoria handiko bertsolariak dira".

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu