Santa Ageda koplak 2025-02-03

Amallon, igandean kopletan

Erredakzioa

Markina-Xemeingo auzoa da Amallo han ere asteburuan egin zuten Santa Eskea. Kalean, bihar egingo da. Amalloko baserrietan barrena ibili zen taldea hiru bertsolari eta soinujolez lagunduta. Lander San Martin, Nerea Ibarzabal eta Josune Aramendi aritu ziren koplari lanetan. Urtero legez, Joseba Sololuze ere aritzekoa zen baina gaixoaldiak eragotzi zion parte hartzea. Goizetik hasi eta arratsaldera arteko jarduna egin zuten Amallon. Kopla ohiturari dagokionez, Egun da Santimaniña doinua ariko ohitura dute Amallon, ez eskeko kopla doinuan.



Albiste gehiago

Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Bertso derbia ikasleen aurrean jokatuko da

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza