Otsailaren 4an hasita 2025-02-25

Lagunarteko formatuan amaituko da Bertsoaroa Iruñean osteguneko bertso afariarekin

Lagunarteko formatuan amaituko da Bertsoaroa Iruñean osteguneko bertso afariarekin
26 bertsolari aritu dira kantuan eta bost gai-jartzaile Bertsoaroako sei ekitaldietan. Bertso afarirako sarrerak www.geltoki.red atarian daude eskuragarri.

Jexux Mari Irazu

XXXIV. Bertsoaroa lagunarteko formatuan borobilduko dute Iruñean ostegunean egingo den bertso afariarekin. Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Miren Artetxe eta Xabat Illarregi ariko dira kantuan eta Alaitz Rekondo gaiak jartzen.  Sarrerak www.geltoki.red ataria daude eskuragarri.

Sei bertso ekitaldi izan dira otsailaren 4an hasita. Bertsolari gazteen bertso trama, bi jaialdi, Iruñeko historiari buruzko saio tematikoa, haurrentzako tailerra eta ostegun honetako bertso afaria izango da seigarrena. 26 bertsolari aritu dira kantuan eta bost gai-jartzaile.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dute Bertsoaroa.

Bertsoaren iragarpen instituzionala espazio publikoan
Egitarauz kanpo, Bertsoaroak berritasun bat ere ekarri du aurtengoan, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Iruñeko Udalaren lankidetzari esker. Bertsoaroako egitaraua, eta bertsoa kontzeptu bezala, hilabetez espazio publikoan iragarri du Iruñeko Udalak publizitate kartel handiak joaten diren lekuan, hiri erdigunean. Arrotxapea eta Alde Zaharra lotzen dituen igogailuen bi sarreretan jarri dituzte. Ziurrenik, Euskal Herrian lehen aldia izan da bertso ekitaldi batek maila honetako iragarpena jaso duena herriko edo hiriko erakunde publiko baten partetik.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza