Mintzolaren aurkezpenari ere tartea eskainiko diote 2009-11-18

Asteburuko saioak emango dituzte Hitzetik Hortzeran

Unai Elizasu gai-jartzailea elkarrizketatuko dute. Hitzetik Hultzera saioaz ariko dira eta Irungo bertso-afari bat ere emitituko dute.
 Astero bezala, aste honetan ere Hitzetik Hortzera izango da. Ostegunean ETB3n emango dute, gaueko 22etan. Larunbatean, berriz, ETB1en izango da ikusgai, eguerdiko 13etan.

 Aste honetan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia izango da protagonista. Joan zen asteburuan Tolosan eta Hendaian izan ziren saioen laburpenak eskainiko dituzte. Tolosan honela geratu zen sailkapena:

 1.- Sustrai Colina 646 puntu
 2.- Uxue Alberdi 637,5 puntu
 3.- Igor Elortza 629 puntu
 4.- Iñaki Gurrutxaga 626 puntu
 5.- Ainhoa Agirreazaldegi 594 puntu
 6.- Iker Zubeldia 591 puntu

 Hendaian, berriz, honela gelditu ziren bertsolariak:

 1.- Amets Arzallus 704 puntu
 2.- Jon Maia 679 puntu
 3.- Julio Soto 652,5 puntu
 4.- Aitor Sarriegi 651 puntu
 5.- Jone Uria 634 puntu
 6.- Onintza Enbeita 631 puntu

 Txapelketarekin lotuta, Belodromoan historian izandako saioen errepaso bat egingo dute. Kontutan izan behar da azaroaren 29an Belodromoan izango dela azkeneko finalaurrekoa.

 Bat-bateko bertsoei eskainitako tartearekin bukatzeko Irunen izandako bertso-afari bat ere emango dute.

 Aste honetan Unai Elizasu elkarrizketatuko dute. Tolosako saioan bere atzetik ibili ziren.

 Azkenik, Hitzetik Hultzera programaz ere ariko dira. Argiak eta Info7k elkarlanean egindako programa bat da, txapelketako asteburuko saioei buruz aritzen dena. Estitxu Eizagirrek eta Agin Rezolak aurkezten dute. Joan zen astekoa ikusi nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu