Sustrai Colina: "Gaiekin ez naiz oso eroso sentitu". Miren Amuriza:"Jon Martinekin egin dudan 10txikiarekin geratzen naiz". Jon Martin: "Txapelketa honetan umorean sentitu naiz erosoen". Beñat Gaztelumendi: "Arriskatzera joan naiz eta uste dut Bergaran baino bertso gehiagotan iritsi naiz jendearengana, eta horrekin geratzen naiz". Igor Elorza: "Bukaerako agurra pentsatuta nekarren. Publikoari nahi nion nire maitasuna adierazi eta jaso ere egin dut".
Miren Amuriza: “Jon Martinekin egin dudan 10txikiarekin geratzen naiz”Miren Amurizaren hitzetan, orokorrean saio ona zihoan irudipena zuen, eta bertsokideen artean ere hori komentatzen zuten kartzelan “Geuk polita iritzi diogu. baina, gero puntuazioak nahiko baju gelditu dira. Sustrai ere hortxe utzi dute nik baino zati bat hobeto eginda. Bere lanik gustokoena Jon Martinekin hamarreko txikian egindakoa izan zen. Saio bukaeran, bere burua finaletik kanpora ikusten zuen. Iruñeako saioa eta gero (Lujanbiok zein Maiak duten abantaila kontuan izanda), Miren Amuriza litzateke zazpigarren txartela eskuratzeko hautagaietako bat.
Jon Martin: “Txapelketa honetan umorean sentitu naiz erosoen”Jon Martin gustora zen Gernikan egindako lanarekin, batez ere ofiziotan. “Bai, oso gustora ere eroso aritu naiz. “Badirudi nire bertsokera sentimentuetan eta gai tristeetan nabarmentzekoa dela eta txapelketa honetan umeroan sentitu naiz ondeen”. Bere lanak izandako puntuazioari dagokionez, “txapelketa osoan ez zait gustatu nire puntuazioa, Baina, ez ez dut esaten gaizki dagoenik. Bakoitzak bere gustu estetikoak ditu, saiatzen gara gauza batzuk ebitatzen eta beste batzuk ahalegintzen, eta gusto kontuagatik ba, atzean geratzen dira. Halare, partehartzaile izanda, epaileei buruz ez dago zer esanik, ahal duten ondoena egiten dute eta akatatu besterik ez dago”.
Beñat Gaztelumendi: “Arriskatzera joan naiz eta uste dut Bergaran baino bertso gehiagotan iritsi naiz naiz jendearengana, eta horrekin geratzen naiz”Beñat Gaztelumend pozik zen bere lanarekin “Nere buruarekin gustora gelditu naiz. Agian Bergaran formulazio aldetik akats gutxiago eginez, eta gaur arriskatzea etorri naiz hasieratik eta pozik ze,iruditzen zait bertso gehiagotan iritis naizela publikoarengana eta horrekin noa”. Kartzelakoan gelditu naiz gustoen, hasieran saiatu naiz paralelismoa egiten zer galdu/zer irabazi, ta beste biekin ere gustora gelditu naiz. Gernika eta Iruñeako puntuak kontuan izanda, Beñat Gaztelumendi finaletik kanpora gelditu da.
Igor Elorza: Bukaerako agurra pentsatuta nekarren, publikoari nahi nion nire maitasuna adierazi eta jaso ere egin dut”Igor Elorzarentzat “ez da erreza bi finalerdiak laburtzea. Aurreko asteko golpea eta gero egun pare bat nahiko jota pasa nituen egia esanda. Gero buelta emanda etorri naiz, baina kontziente nintzen finalera sartzea ezinezkotik gertu zegoela. Hala, etorri naiz, nire onena ematera. Lortu dut tentsio hori matentzea ofiziotan, baina lehertu barik, eta kartzelara heldu naiz nekatuta. Gaiarekin ez dut ezer garbirik ikusi eta ez dut asmatu, eta gaurko pena horixe da. Tolosan zortziko handian, Mainontzin eta kartzelan beste gaur ez dut momentu batean ere gozatu eta hori ere gaurko arantzatxoa da. Baina, beno, egoeraren kontziente etorri naiz, agurra ere hiru egun arinagotik pentsatuta nekarren, nahi nion publikoari maitasun hori adierazi, jaso ere egin dut eta horregaz geratzen naiz gaur.
Sustrai Colina: "Gaiekin ez naiz oso eroso sentitu""Egia esan errez ari nintzen, baino, arraro sentitu naiz. Denak oso ondo ikusten nituen, batez ere Beñat eta Igor. Eta egia esan sorpresa hartu dut nire izena entzutean, nahiz eta jetsi naizenean batzuk behintzat esan dilaten hor ikusten nindutela. Gai aldetik ere ez nai eroso sentitu eta azkenean Josu Jonek salbatu nau (nahiz ta ez nukeen sekula esango). Kartzelako gaia zaila iruditu zait, orain arteko zailena esango nuke. Uste dut parean tokatu zaidanean asmatu dudala eta besteetan eusten jakin dudala, eta hori ere bada txapelketa” . Sustrai Colinak finalean sartzeko aukera handiak ditu, Donostiako saiotik lauk pasa behar bailukete bera kanpoan geratzeko, baina, Gernikako saio ondoren Colinak zuhur hitzegin zuen eta nahiago du datorren igande arte itxaron.