12 eurotan 2009-11-23

Bertsoak 2009 bilduma kalean da, 35 bertsoaldi bi DVDtan

Iaz hasitako bideari eutsiz, aurten ere kalean da Bertsoak 2009 bertso antologia. Hogeita hamabost bertsoaldiko uzta eman du argitara Bertsoa.com eta Lakuren arteko elkarlan proiektuak, Bertsoa.com-ek urtean zehar grabatutako saiotatik. Guztira 45 bertsolari eta gaijartzaileren lana bildu du Bertsoak 2009 bildumak. Aurten bertso jarriei ere tartea egin diegu gure proiektuan.
Iaz hasitako bideari eutsiz, aurten ere kalean da Bertsoak 2009 bertso antologia. Hogeita hamabost bertsoaldiko uzta eman du argitara Bertsoa.com eta Lakuren arteko elkarlan proiektuak, Bertsoa.com-ek urtean zehar grabatutako saiotatik. Bilduma osatzeko irizpide nagusiak bertsoaldiaren kalitatea eta formato, errealitate zein partehartzaile aniztasuna izan dira. Guztira 45 bertsolari etagaijartzaileren lana bildu du Bertsoak 2009 bildumak. Aurten bertso jarriei ere tartea egin diegu gure proiektuan, urteko antologian bertso jarriek ere beren tokia behar dutelakoan.

Bapateko lanei dagoekionez, Sebastian Lizasok Joxe Lizaso zendu berriari Zumaian kantatutako bertsoek zabaltzen dute lan hau. Amets Arzallusek kotxean beroak ittota hildako haurrari kantatuak, Maialen Lujanbio Alkizan akosoari boteak, Aitor Mendiluzek Zegaman botatako bederatzikoak, Hamaika Bertutek egindako Kabitik plazarako agurrak, Unai Iturriaga eta Fredi Paiak bertso-marrazkien jolasean kantatuak… bada zer nabarmendua.
Bertso jarrietan, Argia Astakariak argitaratutako sortak ekarri ditugu, 90garren urteurrenean Victoria Eugnian kantatuak. Baita, Aitzol Barandiaranek krisiari jarriak ere, Kabitik Plazarako emanaldian.
Kultur urtea Durangotik Durangorakoa denez, 2008ko saioren bat edo beste ere sartu dugu bilduman. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.


Banaketa puntuak
Interneten: www.arinaizela.com, www.lanku.com
Durangoko azoka
Donostian, Belodromoan Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoan, Lankuren postuan
BEC-en, Lankuren postuan


Hona hemen saio guztiak
Lehena
1.      ZUMAIA. Sebastian Lizaso. 10ko handia.
2.      DONOSTIA. ARGIA. Sustrai Colina-Uxue Alberdi-Iñaki Murua. 8ko txikia.
3.      ZARAUTZ. BERTSO JAZZ. Amets Arzallus. Zortzi puntukoa.
4.      NAFARROAKO FINALA. Xabier Silveira-Julio Soto. 10ko txikia.
5.      ZARAUTZ. BERTSO JAZZ. Xabi Paya-Maialen Lujanbio. 8ko handia.
6.      OÑATI. Maialen Lujanbio-Andoni Egaña. 8ko txikia.
7.      ZUMAIA. Beñat Gaztelumendi-Arkaitz Estiballes. Uso zuria.
8.      Bilbo. Maialen Lujanbio-Aitor Mendiluze. 8ko txikia.
9.      DONOSTIA. KOSTITUZIO PLAZA. Jon Maia. 10ko handia.
10.  DONOSTIA. KOSTITUZIO PLAZA Igor Elorza-Jon Maia. 10ko txikia.
11.  ZEGAMA. Aitor Mendiluze. Bederatziko motza.
12.  DONOSTIA. ARGIA Amets Arzallus-Andoni Egaña. 8ko handia.
13.  KABITIK PLAZARA. I. Gurrutxaga-U. Muñoa-U.Alberdi-A.Agirre-A. Barandiaran-E.Aizpuru. Berezia.
14.  HERNANI. Unai Agirre-Igor Elorza. 8ko handia.
15.  OIARTZUN. DENBORAREN MAKINA. Sustrai Colina. 10ko handia.
16.  ZIZURKI. Amaia Agirre-Iker Zubeldia. 8ko txikia.
17.  DONOSTIA. ARGIA. Eñaut Agirre-Imanol Kamio-Aitor Atxega. Bertso jarriak, doinu eta neurri ezberdinetan..
 
Bigarrena
1.    ZARAUTZ. BERTSO JAZZ. Andoni Egaña-Xabi Paya, Maialen Lujanbio-Amets Arzallus. Berezia.
2.    OÑATI. Andoni Egaña-Unai Iturriaga-Sebastian Lizaso. Hiru puntukoa.
3.    ZIZURKIL. Joxe Agirre-Amaia Agirre. 8ko hania.
4.    LASARTE. P.ETXEBERRIAN OMENALDIA. Txomin Garmendia-Jexux Mari Irazu. 8ko handia.
5.    MUTRIKU. Estitxu Eizagirre-Maddalen Arzallus-Unai Muñoa. Kopla.
6.    ZIZURKIL. Amaia Agirre-Maialen Lujanbio. 8ko handia.
7.    BERRIZ. Erika Lagoma-Maddalen Arzallus. 8ko handia.
8.    ALTZO. Anjel Mari Peñagarikano. Neurri eta doinu desberdinak.
9.    BILBO. Fredi Paia-Unai Iturriaga-Asisko Urmeneta-Adur Larrea 1. 8ko handia.
10.    BILBO. Fredi Paya-Unai Iturriaga-Asisko Urmeneta-Adur Larrea 2. Oinak margotzen.
11.    ORIXE SARIKETA. Iñaki Gurrutxaga-Ibai Esoain. 8ko handia.
12.    ZIZURKIL. Maialen Lujanbio-Jexux Mari Irazu. 10ko handia.
13.    DONOSTIA.ARGIA.Andoni Egaña-Xabi Paya. Segidilla.
14.    LEZO. Andoni Egaña-Ander Lupus-Unai Elizasu. Zortziko handia eta prosa.
15.    ALKIZA, Maialen Lujanbio. 10ko handia.
16.    KABITIK PLAZARA. Aitzol Barandiaran. Berezia.
17.    LASARTE. Patxi Etxeberria. 8ko handia.
18.    GETARIA. Beñat Gaztelumendi-Uxue Alberdi. 8ko handia.
 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri