Mendaroko Inleike Elkarteak eta Udalak elkarlanean 2025-05-14

IV. Txirristaka Bertsopaper Sariko epea zabalik maiatzaren 30 arte

IV. Txirristaka Bertsopaper Sariko epea zabalik maiatzaren 30 arte
Helduetan 1.000 euroko saria izango du irabazleak eta 500 eurokoa bigarrenak. Gaztetan, 200 euro irabazleak eta 150 bigarrenak. Gaia librea izango da aurten. Gaztetxoen mailan Debabarrenekoek izango dute parte hartzeko aukera.

IV. Txirristaka Bertsopaper Saria antolatu dute Mendaroko Inleike Elkarteak eta Udalak elkarlanean. Lanak aurkezteko epea zabalik da eta maiatzaren 30ean da azken eguna. Edizio honetan gaia librea izango da eta hiru kategoria izango ditu sariak: heldu, gazte eta gaztetxoen maila.

A kategoria 2011n edo ondoren jaiotakoentzat da, eta Debabarrenekoek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Gutxienez bi bertso eta gehienez lau osatu beharko dituzte. B kategorian, berriz, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek (biak barne) parte hartu ahal izango dute, eta lau bertso gutxienez eta gehienez zortzi sortu beharko dituzte. Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileek 15 eta 18 urte bitarteko gazteak parte hartzera animatu nahiko dituzte bereziki, iaz kategoria honetan ez zelakola lanik aurkeztu.

Azkenik, C kategorian, 2006an eta lehenago jaiotakoek parte hartuko dute eta 8-12 bertsoko sorta osatu beharko dute. Hau ere Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute hemen ere.


Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko dira. A kategorian 100 eta 50 euroko kultura bono bi; B kategorian 200 eta 150 euroko bi sari; eta C kategorian 1.000 eta 500 euroko beste bi sari.

Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.

Lanak aurkezteko modua
Lanak jasotzeko azken eguna 2025eko maiatzaren 30a izango da.
Parte-hartzaileek haien lana eta parte hartzeko datuak aurkeztu beharko dituzte, postaz (Mendarokoa Udala, Herriko Enparantza Plaza, Garagartza, 20850 Mendaro), emailez (kultura@mendaro.eus) edo Mendaroko udaleko webgunean argitaratutako galdetegiaren bitartez.

POSTAZ PARTE HARTZEKO JARRAIBIDEAK
Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi behar da:
– Txirristaka saria
- Kategoria (dagokion kategoria adierazi)
- Lanaren izenburua (bertsopaperaren izenburua adierazi)
Gutun-azal horren barnean, batetik pertso papera bera sartuko da, izenburua eta doinua adierazita, beste daturik gabe. Bestetik, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpo aldean bertso paperaren izenburua idatzita eramango duena, eta horren barnealdean, orri bat, egilearen datu hauek adierazita: izena eta bi abizen, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, horiek guztiak bertsopaperaren egileari dagozkionak. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izango da lehiaketan onartu.

EMAILEZ PARTE HARTZEKO JARRAIBIDEAK
Emailaren gaian “Txirristaka saria” adierazi beharko da, eta emailean bertan lanaren izenburua eta kategoria zeintzuk diren.
Atxikita bi dokumentu bidali beharko dira pdf formatuan:
-Bertso sorta bera (izenburua eta doinua adierazita). Dokumentuaren izena sortaren izenburua izango da, esate baterako Mendaroko alkate banintz.pdf).
- Bertso paperaren egileari dagozkion datuak (sortaren izenburua, izena eta bi abizen, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) bilduko dituena. Dokumentu honen izenburua Datu pertsonalak + sortaren izena izango da (Adibidez Datu Pertsonalak Mendaroko alkate banintz.pdf).
Antolatzaileek bermatzen dute datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudia betetzea, zeina Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen baita. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua beteko da pertsona fisikoen babesaz bezainbatean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran