Udako bertso agenda 2025-06-30

Jairik jai bertsoa plazan uztailean

Jairik jai bertsoa plazan uztailean

Jexux Mari Irazu

Udako bertso plaza herri eta auzoetako plazetan barrena ibiliko da uztailean. Orotara, 70 saiotik gora izan daitezke.

Erreferentzialtasun aldetik, San Ferminetako bertso saioak, Algortako jaialdi Mundiala, Algortako jaietako zikloa, Baionako jaialdia dira aipagarrienak. Ohiko jaialdi jendetsuak badira batzuk uztailean: Zornotzako, Altzo eta Amasa-Villabonan esaterako. 400-500 lagunetik gora biltzen dira normalean horietan.

Uztail hasiera honetan, San Martzial eta Santixabeletako saioak dira, Irunen, Usurbilen eta Altzan, kasurako. San Ferminetako saioak datoz gero. Iruñean 6-8 ekitaldi izaten dira Bertsozale Elkartetik eta Peñetatik antolatzen direnak batuta. Lesakan urteroko jaialdia izaten da uztailaren 7an. Karmen jaiek hartzen dute ondoren lekukoa: Markinan, Donostian, Zornotzan, Alegian... 

Uztailaren bigarren zatian datoz, esaterako, Uztaritzeko jaiak eta urtero egiten da jaialdia. Iparraldean herriko jaietan egiten den jaialdi bakanetakoa, Baionakoarekin batean. Saio kopuru handia Santio eta Santana jaien bueltan etortzen da gero: Errenteria, Elizondo, Arano, Aia, Mendaro, Ispazter, Amasa-Villabona... Azkenik, Saninazio jaiak uztaila amaitzeko. Algortan du hitzordu berezia plazak: hiru egunetan izaten dira saioak.

Herriko jaietako saioez gain, uztailean badira bestelako saioak ere. Irisarrin Kabalkadak izango dira eta bertsolariak izango dira uztailaren 13an eta 19an.

Deban bertso saio espekulatiboa izango da eta bertso trama Mutrikun. Astigarragan, udako bertso saioa, Ipintza Sagardotegiak antolatzen duena.

Eta, nola ez, udak bertso udalekuak ere badute tokia plazan. Txanda bakoitzean bertso saio bat izaten da eta normalean herriko jendearentzat ekitaldi irekia izaten da. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu