Eragile berria 2010eko urtarrilean hasiko litzateke lanean, egun erdiko dedikazioarekin, nahiz eta etorkizunean %100eko dedikazioa aurreikusten den.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Ikerkuntza sailerako eragile bila dabil. Interesatuta dagoenak abenduaren 8rako bidali beharko du curriculuma. Horretarako, bi aukera daude. Nahi duenak e-mailez bidal dezake, honako helbide honetara: a.zerain@bertsozale.com. Bestela, posta arruntez ere igor daiteke, hona:
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Nagusia 70
20150 Villabona
Gipuzkoa
Eragile berria urtarrilean hasiko da lanean, egun erdiko dedikazioz. Dena den, etorkizunean %100eko dedikazioa izatea aurreikusten da. Lehenengo 6 hilabeteak froga alditzat hartuko dira. Elkartearen egoitzan egin beharko du lan. Honako hauek izango dira bere zereginak:
-Ikerketa premiak identifikatzea eta proposatzea
-Ikerkuntza alorreko proiektuen antolaketa, kudeaketa eta gauzatzea: Bertsolamintza, EHUko eta UEUko ikastaroak...
-Herrialde eta Nazio mailako Ikerkuntza alorreko proiektuen koordinazioa.
-Ikerkuntza Batzordearen eragiletza eta koordinazioa.
-Elkarteko Kudeaketa Batzordean partaidetza aktiboa.
-Mintzolako zuzendariarekin koordinazioa.
Honako gaitasun nagusi hauek baloratuko dira hautaketa prozesuan:
-Euskalduna izatea
-Ikasketak: Erdi edo goi-mailako ikasketak eginak izatea.
-Bertsolaritzaren eta bertsolaritza eragileen ezagutza sakona.
-Giza Taldeak kudeatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna.
-Antolaketarako eta planifikaziorako gaitasuna.
-Aurrekontuak egin eta baliabide ekonomikoak kudeatzeko gaitasuna.
-Lanerako autonomia eta nortasuna erabakiak hartzeko
-Gidatzeko baimena izatea eta mugitzeko prest egotea.
Horrez gain, honako jakintza eta esperientzia hauek baloratuko dira:
-Bertsozale Elkartea ezagutzea eta bere proiektuetan partaide izatea.
-Kudeaketa arloko esperientziak, erakunde nahiz herri mugimenduetan.
-Ikerkuntza arloko ezagutza eta esperientziak izatea.
-Bertsolaritzaren esparruan esperientzia izatea.
-Baliabideen kudeaketa edota ikerkuntzari lotutako ikasketak.
-Hizkuntzak: euskaraz maila jasoa eta gaztelera, frantsesa edo ingelera jakitea baloratuko da.
-Teknologia berrien ezagutza eta erabiltzeko gaitasunak.